Umeen minbizian gainez Selvin-ek 1.992. urtean egindako ikerketa

Aurreko denboraldiko laburpena egiten da batez ere produktu kimikoakin daukagun arazoak, eta oraingo denboraldiko gaia kutsadura elektromagnetikoa izango da, mugikorrak, wifi, transformadorak, argindar lineak…sortzen duten kutsadura, osasun mundu erakundeak ( OMS) minbizia sortu dezakeen artean sarturik dituena, beste herrialdetan hartu dituzten neurrien hartean eskolak eta liburutegiak gune txuriak bezela izendatziana izan da, hau da gune hauetan ez dezatela egon irradiaziorik, hemen neurririk ez da hartzen, eta Bergarako eskolak eta liburutegiak lehengo kutsadura elektromagnetikoan gain beste kutsadura bat gehiago erantzi diete wifi-arena

Irratsaioan aipatutako datoak:

-A.E.B-ko San Francisco irian dauden irrati-telebisteko antenen eragina biztalerian ikertu zuen Selvinek 1.992. urtean, konkretuki Sutra mendian zeudenak, kilometro bat inguruan bizi ziren umeen garuñeko minbizi kasuak nabarmen igotzen ziren.

-Mundukide erakundeak ez da azaltzen “fundacion lealtad” zerrendetan baina kooperatiba munduak eta entitate publiko dexentek finantziatako erakundea da eta Mozanbiken lanean ari diren eskualdean desnutrizio kasuak jaitxi dituzte % 30-ean 1.999 eta 2009 urteetan.

– Goiener 4.000 bazkidetik gora daude, kooperatiba energetikekin parte hartuz zentral nuklear eta CO2 izuritzen dituzten instalazioen kontra jartzen gera, % 100 energi berriztatzaileak erabiltzen bait dute.

-Raul de la Rosa idatzitako liburua jaitsi daiteke internetetik, “la enfermedad silenciada”, kutsadura elektromagnetikoan gainez dijoa.

-Fiare web orrian ikusi dezakezue ” La bolsa o la Vida” artikuloa, ederki azaltzen du petroleoa eta gasa erabiltzen dituzten enpresen pisua gaur eguneko finantza munduan 20.000 Billoi dolarreko pisua dute, aldaketa klimatikoa eusteko komeni da balio hori lurpean gelditzea eta ez erretzia, baina horrek ezagutu dugun bezelako beste krisialdi bat ekarriko zuen, komeni da finantza mundua aldatzea eta horretarako guk gure aurrezkiak nun lagatzen ditugun dago gakoa.

-“oparitu zuhaitz bat” egitamosan gainez piñu insignis eta eukaliptoa ez dugu babesten, ” mimosa” landatzea nahi duen kasua aipatzen da, garrantzitsuaena da zuhaitz kopurua gehitzea mundu mailan baso kopuru larregi galtzen ari gera eta tendetzi honi buelta eman behar zaio ondorengo belaunaldiei aukera bat eman nahi badiegu.

Aholku batzuk bakarka egin dezakegunakin:

-Etxean itzaldu wifi, mugikor edota telefono inalanbrikoak batez ere ez euki logelan.

-Mailegurik ahalik eta gutxienekin ibili, bertako dirua gehiago erabili.
-Gure dirua banku etikoan sartzen hasi, Interneten Fiaren orrialdean ikusi dezakezue.
-Kooperatiba energetiko batean gure elektrizitatea erosi, Goiener edo ta somenergia interneteko orriak ikusi, pentsaera kritikoa landu gertuko produktu ekologikoak erosi.
-zuhaitzak landatu eta zaindu, parte hartu zentzu honetan doazen ekintzekin, zuhaitzak bait dira planeta honen bizi baldintzan gehien hobetzen dituen izaki biziduna. Informazio gehiago interneten ” oparitu zuhaitz bat” ekimenean.
-Eta batez ere bolondres edo boluntario lanetan parte hartzea animatzen zaituztet, gizarteak dituen gabeziak eta sufrimenduak gutxitzeko.

Oharrak:

Martxoak 17 arratsaldeko 7:30-etan Bergarako kultur etxian egongo gara aipatutako gaiak jorratzeko.

Author: Jasangarritasun Bidean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude