Langile mugimenduaren nazioarteko egunaz, aritu gara. Lanari dagozkion eskubideak baina, begirada orokorrago batetik begiratu ditugu. Ekonomia perspektiba feministatik aztertuta, ikusezinak diren lan horiez aritu gara.
Amaiera partean,‘ Lasterbidean’-en inguruan Nekanerekin hitz egin dugu. Errepresaliatuen nazio eskubideen inguruko lasterketaren gainean aritu gara. Eta ondoren Joxemi Zumalabe Fundazioaren ‘Dabilen Harriari goroldiorik ez. Militantziaz eta horizontaltasunaz hausnartzen’ aurkezpen ekitaldiaren inguruan.
Musika: Fatoumata Diawara
Jarritako bideoak eta estekak:
Podcast: Play in new window | Download