Datorren Otsailak 11an gaueko 22:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Inoren ero ni eta Fly shit taldeen bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 5 euro.
Inoren ero ni 2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.
Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea.
Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.
Dagoeneko, Fly Shit ez da Bergarako gaztetxearen abaroan ilusioz eta ausardiaz hardcoreari ekin zion gaztetxo talde hori. Urte asko eman dute kontu honetan, taldea 1996an sortu baitzen. Diskografia ez oso mardula baina ineteresgarria utzi dute atzean (FlyShit 2001an; Bizitza…baina nola bizi?2004an; Arnas bakoitzeko ernetzen 2010ean, Barneko ahotsaren bila.(2015).
Urteak igaro ahala, eskarmentua bildu dute eta, apurka apurka, estatus bat irabazi dute euskal hardcorearen esparruan, gutxi baitira 90etako hamarkadaren erdialdean sortu eta oraindik indarrean dauden euskal hardcore taldeak. Eta orain, 20 urte ospatzeko biran daude murgilduta.
Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.
Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.