TXAPA IRRATIAK 30 URTE: BERRIKETAN + NAPOKA IRIA + JOSEBA B. LENOIR DUO

2-copia

Martxoaren 13an , Txapa irratiarenĀ 30 urteurrenaren baitan emanaldi berezia antolatu genuen. Bertan berriketan ,Napoka iria eta Joseba Lenoir duo taldeak izan genituen Bergarako gaztetxeko eszenatokian.

Berriketan:

Gasteizen, Zestoan eta beste herri askotan hankak dituen Berriketan talde irekiak Euskal herriko txalaparta tradizionala eta flamenko musika batzen ditu modu oso originalean. Kajoia, perkusioa, gitarra, cantaore ahotsa, dantza tablatuan, eta harrizko zein egurrezko txalapartak batuta, energiaz betetako ikuskizuna osatzen dute. Taldekideen artean Askoa Etxebarrieta La Pulga eta Ttakunpa perkusio taldeko hainbat kide aurki ditzakegu, besteak beste.

Napoka iria:

Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpen birari amaiera emango dio Napoka Iria bikoak martxoan. Urte eta erdi igaro da diskoa kalean jarri zutenetik, eta tarte horretan hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ditu bikoteak. Euskal Herrian ez ezik Japonian, Galizian eta Espainian aritu dira.

Joseba B.Lenoir Duo:

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen. Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Duo formatuan izan da Bergaran, Felix Buff (Willis Drummond) bateriarekin batera.

Hemen duzue entzungai bertan eskeinitako kontzertua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude