San Joxepe elkarteko “ARIN” gunean egin genuen irrati saioa gonbidatu zein publikoa lagun. Zaintzaren bueltako herriko argazkia osatu genuen, datu zein esperientziak mahai gainera ekarrita. Gazteak eta helduak kontu kontari arituko ginen, zaintza arloko langileekin lan baldintzez, azaroak 30eko greba orokorraz, herrian daukagun zerbitzuez, komunitate bizitzaren inguruan, zaintza sistema ereduaz edota egindako borrokez. Azkenik, Uruguai eta Argentinako ordezkari eta militanteekin izandako topaketen berri eman zen. Gai asko kanpoan gelditu ziren, baina hurrengoan bueltatuko garelakoan…. Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei!
Podcast: Play in new window | Download