Beste behin txapako kalabaza Bergarako kaleetan zehar ibili da. Eskuz esku, pisua asmatzen saiatu gara, pasa zein motz gelditutakoei eskerrak, azkenean bi urdaiazpikoak banatuta gelditu dira.
Aurtengoak 3,36 Kg zituen eta Alazne zein Aitor oso gertu ibili dira, biak 3,350Kg egin dute apostu. Kalabaza pisatu bezain pronto deitu diegu, hemen deia.
Txapakideen eskutik, gabon onak eta 97,2FMan entzungo gara elkar.
Podcast: Play in new window | Download