Paradisu zinema – 50 Zinema itsuaren manifestu bisuala

Ez da zinema muturik existitzen, zinema mutua deritzogun horretan, pertsonaiek hitz egiten dute, elkarrizketak daude, ikusleok gara gorrak. Euskal musika anitzaren ibilbidearen iruditegia hor dago, amesteko, asmatzeko, irratiz ikusteko. Musika zinema itsua da.

Irudikatzen ez den herri bat ezin da existitu. Ez bagara irudikatzen, irudikatuak izango gara. Borroka da bideoa.

Euskal zinema itsuaren manifestu bisualerako, irudirik gabeko gure zinemaren bilakaera errepasatu dugu: Euskal Hiri postapokaliptikoa, Karlismoko gerrilla, Bilboko hiri zikina, Zuberoako bidelapurra, kostaldeko istorioak, film erotikoak, mitoen dokumental faltsuak, film esperimentalak…

Gora begi erreak.

Kantuen filmografia

Trena pasa zenekoa (1983 Iñigo Acha) [MMA – Piztiekin]
Azti begia (2001 Katihotsak) [Azti begia]
Norteko ferrokarrilla (1999 Peio Cachenaute) [Petti – Beti Antzinera]
Mugarriruntz (1984 Mirentxu Loiarte) [El_Txef_A Napoka Iria]
Loratu (2006 Asier Altuna Telmo Esnal) [Fly shit – Loratu]
Dana gezurra da (1995 Iñigo Garcia) [Big boy – Andrea eta txakurra]
Gaua da (2015 Hiru Damatxo) [Elurretan – Bihar arte]
Xarmangarria (1985 Itziar Okariz) [Akelarre William S Fischer]
Gerra zibilak (2007 Moriarti) [Montauk – Aldaketa]
Kale kantoietan eri (1985 Alex de la Iglesia) [Zazkel – Eri]
+
Joseba B Lenoir – Su haren inguruan
Anari – Geure Alde
Itoiz – Inoiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude