Bi bando. Joxean´s Hil Eben filmeko zonbiak, herri lauso antolatua, Zumalakarregi berpiztu ondorengo olatuaren hazkundea ospatzen; Beñat Iturriotz, Ihintza Iturriotz eta Oskarbi Sein. Beste aldean, kazetari lanetan, etxekoak, Kartzela Zaharreko Partido Nazionalista Banpirikoko kideak Asier Kortabarriaren laguntzarekin batera.
Egileekin urteko produkzio interesgarrienetako baten inguruan solastea luxu bat da. Ataun of the dead-en burutaziotik hasita, zinemako influentzietara, euskal balizko zinema baten existentziaz, B errelatoaren garaiaz, soinu bandaz, eta Egin Ezazu Zeuk filosofia ikus-entzunezkotara eramateko aukeraz aritu gara, besteak beste. Hirugarrenaren zain!
Informazio gehiago: www.katihotsak.com
Soinu banda entzuteko: https://aztibegia.bandcamp.com/
Podcast: Play in new window | Download