0 Comment on Egubakoitzak kartzelan – Bi bala (Elkarrizketa)
Posted in Kontzertuak

Egubakoitzak kartzelan – Bi bala (Elkarrizketa)

Bi bala Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak azken bertso egunean abestu zuten ‘Ze krisi?’ kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute. Bi bala jarri diote izena eta lehen emanaldia izan da bergarako gaztetxekoa. Hemen emanaldiaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.

0 Comment on Album bat, konfesio bat #24 Judas Priest – British Steel (1980)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #24 Judas Priest – British Steel (1980)

Disko honek, British Steel (1980), Judas Priest taldea mito bihurtu zuen. Gantxodun melodiak, erraietatik irte tzen den indarra eta atsedenik gabeko kantu ederren zaparrada izan ziren arrazoietako batzuk. Album honek heavyaren hurrengo belaunaldirako oinarriak ezarri zituen. Thrasha hurbiltzen somatzen da hemen. Metallica moduko taldeek erreleboa hartzeko zorian zeuden. Altxa adar horiek!!!  

0 Comment on Album bat, konfesio bat #23 Junior Wells – Hoodoo Man Blues (1965)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #23 Junior Wells – Hoodoo Man Blues (1965)

Mississippi erraldoiaren ibarreko blues gizasemeek Chicagora joan zuten barruan zeramatzaten musika. Horietako bat, Junior Wells, gazte-gaztetatik harmonika jotzen hasi zelarik, amarekin iparraldeko hirira joan eta han laister irabazi zuen merezitako leku bat jotzeko zuen era bereziari esker. “Hoodoo Man Blues” 1965. urtean irten zen eta segituan blues musikaren estandar bat bilakatu zen. Beste guztia historioa […]

0 Comment on desastrozombies kontzertua
Posted in Kontzertuak

desastrozombies kontzertua

Desastrozombies taldeak Bergarako gaztetxian eskeinitako kontzertua.Astrozombies taldearen errautsetatik sorturiko musika egitasmoa da honakoa. Taldekide berri, baino betiko jarrarerekin. Hardcore punk musika koordenadetan.

0 Comment on samesugas kontzertua
Posted in Kontzertuak

samesugas kontzertua

Samesugas taldeak Bergarako gaztetxian eskeinitako kontzertua. Samesugas talde Galiziarra, 1999 urtean sortu zen, Fame Neghra eta Dirty Barriguitas bezalako taldeetan ibilitako zenbait musikien baturaz. Musikalki,  Rock and rolla eta garage musikaren nahasketa burutzen dute, Eskandinabiako musika taldeen eragiaz. Galegeraz eta ingelesez abesten dituzte kantuak.

0 Comment on Paradisu zinema #14 Bideoklipak
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #14 Bideoklipak

Bideogintza eta musika ezkontzen dituen zerbait baldin badago, hori bideoklipa da. 90seg irratsaioko Jokin izan dugu gaurkoan gonbidatu bezala, normalean ikus-entzunezko bat janzteko sortu diren soinu bandak izaten ditugula gogorarazi digu eta egoera irauliz, gaurkoan alderantzizko bidea egin dugu. Abestiendako sortutako ikus-entzunezkoak entzun ditugu. Ez nolanahikoak, diskurtso eta istoriadunak. Saioko kantak: Massive attack – Paradise circus […]

0 Comment on Paradisu zinema #13 Gazte danbada
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #13 Gazte danbada

Gazte Danbadan izan gara, Urduñan, eta ezin izan dugu aste honetako irratsaioa bertatik egiteko aukera pasatzen utzi. Gazteriari buruzko film batzuk errepasatu ditugu Altxa gunean Topatuko lagunek prestatu duten irratitik. Saioan jarritako filmak: La haine (1995 Mathieu Kassovitz) Kids (1995 Larry Clark) Ken Park (2002 Larry Clark) Historias del Kronen(1995 Montxo Armendáriz) La revolucion no […]

0 Comment on Paradisu zinema #12 Korrika
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #12 Korrika

  Gure herri osoa zeharkatzen ari den korrika bertan da eta gu ere martxan gara, antxintxika, zinemak ere baduelako joera geldirik ez egoteko. Nork ez du Forrest Gump miresten? Corre, lola, corre-ren urduritasunak mugitzeko gonbita egin digu. Bourne-ek mareatu gaitu, nor garen, nondik gatorren eta nora joan nahi dugun jakin gabe arineketan. Trainspotting-en hasiera ere […]