Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia
Izaro etorri da gaurkoan mendebaldeko forajidoaren epika igartzera, western-etako soinu bandak errepasatzea ez da lan makala. Klasikoak zein harribitxiak ezkutatzen dira horizonte galduetan, tabakoa murtxikatu eta berunezko justiziaren zain egon gara gaurkoan Txapa irratian. Jarritako filmak: Horizontes de grandeza (1958 Wlliam Wyler) Los siete magnificos (1960 John Sturges) Solo ante el peligro (1952 Fred Zinnemann) […]
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #25 Television – Marquee Moon (1977)
1977ko arte lan hau ia gainezina da. Gitarren lan bikaina kantugintza aparta batekin uztartuta ordurarte sekul a aurkitu ez ziren lurralde musikalak irten ziren azalera. Musika fina gustoko ba duzu, album hau derrigorrezko peaje bat da: Television-en Marquee Moon.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – Buterflai
Gitarra bat nahikoa du Buterflaiek bere ideia libertarioak abesti bilakatzeko. Nekazaritza eta ekintza zuzena, bizitzeko beste molde bat defendatzen du Gaztelako kantautore anarkistak. Hemen Maiatzak 3an bergarako gaztetxean emandako kontzertua.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – MMá
Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izan du Egubakoitzak kartzelaneko oltzan.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – MMà eta Buterflai elkarrizketa
Egubakoitzak kartzelan egitasmoaren lehen kontzertuaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #15 Dancer in the dark
Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta itxurak egin. Belarriekin ikusi esaten zuen orain bi neguko abestiak.
Podcast: Play in new window | Download
Metapetik Makulu ken
Makulu ken taldeko Xabier Herrerari elkarrizketa ezohikoa.Abestiak entzunaz gozatuko dugu eta abestien letrei erreparatuta elkarrizketa bideratuko dugu….
Egubakoitzak kartzelan – Bi bala
Bi bala Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak azken bertso egunean abestu zuten ‘Ze krisi?’ kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute. Bi bala jarri diote izena eta lehen emanaldia izan da apirilaren 26an Bergarako gaztetxean egin dena. Kontzertua Txapa irratiaren bidez zuzenean igorri zen, hemen […]
Podcast: Play in new window | Download