Hau Mundu Bitxia- Izokiña, Burduntzia eta bideberriko gaztainondoa
Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.
Podcast: Play in new window | Download
gurasuak 2014-01-28
Gaurko gurasoak saioan gai ezberdinak jorratu ditxugu kolaboratzaile ezberdinekin: Ez ikutu. kaka! esaldia aztertu dugu Nahia Alkortarekin bere artikulu baten oinarrituta. Ttiklik.com webgunea aurkeztu dugu irratsaioko kolaboratzaile berriak! Itsaso Pagoagarekin jostailuak eta egunerokotasunaren imnguruan jardun dugu eta Maite Garitanok txutxeak noiz eta nola? galderari erantzun dio! gaur ere ikasi dugu zerbait!
Podcast: Play in new window | Download
letretan murgilduta#14 Bergarakuak
Aste hontan, herrixan bertan geratu ga eta bertako artisten obrak irakurri ditxugu: Yon Suinaga, Maite Toledo, Guillermo Azkarate, Aittor Aranzabal, Koldo Aspiazu.
On egin!!
Podcast: Play in new window | Download
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#61 2014-1-27
Aste honetan Bergarako zaratazalion irratsaiuan, Raulek gidatuko dau musikia eta “Citizens Patrol”, “GasMask Terror”,”nashgul”,”accidente”,”interlude”,”adrenalized”…moduko taldiak entzungo ditxugu. Defenestre-fest-en inguruan berba ingou eta agendatxuan antzuolara jungo ga ostiralian DROP! ikustera. Honek hemendik bi astera irratsaiuan aukiko ditxugu!
Podcast: Play in new window | Download
Otsailean Zintzilik eta Hala Bedi irratietako dokumentalen proiekzio-tertuliak
Otsailean badugu zer ikusi kartzela zaharrean, bi irrati lagunek berriki dokumental bana aurkeztu dute, eta ezin gurera ekartzeko aukera pasatzen utzi. Otsailean Hala Bedi eta Zintzilik irratietako kideak etorriko dira Bergarako gaztetxera, bakoitzak bere ikus-entzunezkoa erakusteaz gain, solasaldia irekiko du, esperientzia eta proiektu interesgarriak Gasteiz eta Oreretako irratietakoak.
90seg #83 (The Beach Boys)
Aurten monografikoak egiteari gustoa hartu diogula dirudi, baina egia esan, aste honetan tranpa txiki bat egin eta kurtso hasieran grabaturiko irratsaio bat emititu dugu. Beraz, kurtsoko lehen monografikoa izan behar zena atzeratzen joan eta urtarrilan emititzea tokatu da. Ea hurrengo astean zuzenean egoteko aukerarik dagoen. Bitartean, zuekin, aurkezpenik behar ez duen taldea: The Beach Boys.
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen diren Gauzak #15 Azken orduko ideia
Kaixo Irratizaleak: Gaurkoan Ezin izan gara Hirurok irratsaioan egon eta gainera prestauta zeukagun gaia datorren asterako gordetzeko eskatu digu MIKELEK!!!!! Andonik eta biok egin eta asmatu dugu irratsaioa azken momentuan, ordu erdi eskas irratsaiorako falta zaigunean. Gaur irratsaio musikala: Urtz, Governors, Capsula, De2En, Kodigo Norte….eta gehiago. Diska guzti hauek txapa irratira promozio bezala jasotakoak dira […]
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #45 Jimi Hendrix – Electric Ladyland (1968) Pt.2
Jimi Hendrix Seattleen (AEB) jaio zen 1942an. Hirurogeigarren hamarkadaren hasiera eta erdialdean The Isley Brothers eta Little Richard moduko artista garrantzitsuen musikari izan zen baina ez zioten gitarrajole nagusia izaten uzten, beraz, maletak egin eta suerte bila abiatu zen. New Yorken The Animals talde ingeleseko Chas Chandler baxulariak jotzen ikusi zuen, eta Animalsen formazioa haustear […]
Podcast: Play in new window | Download