0 Comment on zapuak kazuelara #05
Posted in Zapuak kazuelara

zapuak kazuelara #05

Zer da sorgina izatea?? Irratsaio honetan sorgina izatearen definizio guztiak landuko ditugu, mundu mistikoetatik hasita gure inguruko txutxu-mutxu guztiak lantzeraino iritsiz. Umorez eginiko saio bat bi sorginen eskutik, bi ostegunean behin eguerdiko hiru eta erdietatik lau eta erdiak arte.

0 Comment on Bergara sutan #14 Haurrekin gaztetxea ezagutzen
Posted in Bergara sutan

Bergara sutan #14 Haurrekin gaztetxea ezagutzen

Bergarako gazte asanbladaren eskutik, aurten lehen aldiz gabonetako egitarauan tokia egin diegu herriko haurrei. Ginkana erraldoi bat, jolasak, altxorraren bila, ipuin kontalariak eta txokolatada izan dira kartzela zaharrean. Gaztetxeko txikienak alde batetik bestera kartzela zaharra asaldatzen ibili diren bitartean, aukera aprobetxatu eta irratira gonbidatu ditugu, egunari, gaztetxeari eta bestelakoei buruzko inpresioak jaso nahian.

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#56 2013-12-23
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#56 2013-12-23

Gaurkuan Tapoi-Fest III inguruan berba ingou, Bergarara jotzera etorriko dien taliak entzungo ditxugu (Raiser,MKT, Fly Shit,Drop!….) eta horretaz aparte amerikako musika pixkat entzungou (Converge, D.B.D…) 7¨SECONDS taldiai tartetxo  berezi bat eskainiko jau.  Aste honetako musika gomendixua: Bad Religion-en ¨against the grain¨ 1990.urtekua. Hori dana gutxi pentzau bajatzue gauza geixau auzkou: Dictadura, Estricalla, Supercools, eta nola […]

0 Comment on Sasi guztien azpitik #17 Kalabaza banaketa
Posted in Sasi guztien azpitik

Sasi guztien azpitik #17 Kalabaza banaketa

Beste behin txapako kalabaza Bergarako kaleetan zehar ibili da. Eskuz esku, pisua asmatzen saiatu gara, pasa zein motz gelditutakoei eskerrak, azkenean bi urdaiazpikoak banatuta gelditu dira.

Aurtengoak 3,36 Kg zituen eta Alazne zein Aitor oso gertu ibili dira, biak 3,350Kg egin dute apostu. Kalabaza pisatu bezain pronto deitu diegu, hemen deia.

Txapakideen eskutik, gabon onak eta 97,2FMan entzungo gara elkar.

0 Comment on Eskuliburu Ilustratua #3 Unibertsitatea
Posted in Eskuliburu ilustratua

Eskuliburu Ilustratua #3 Unibertsitatea

Apur bat gixajo izan garenoi unibertso bat zabaltzen zaigu unibertsitatean. Online unibertsitateetaz jardun dugu (Coursera eta EDX), Kaliforniako Berkley-taz, sistema amerikar eta europearren arteko aldeetaz. Ondoren, Euskal Unibertsitateaz, nola ez, eta aurrez bailaran izandako Oñatikoaz eta Bergarako Errege mintegiaz. Bigarren zatian txaskarrillo tartea inaguratu dugu: Perspektiba aldatzeko mapak 12 ikerketa bagenekiena konfirmatuz Winamp-en itxiera Unibertsoa […]

0 Comment on letretanmurgilduta#13 Joseba Sarrionandia
Posted in Letretan murgilduta

letretanmurgilduta#13 Joseba Sarrionandia

Sarri handia izan dugu igande honetako protagonista. “Narrazioak” eta “Ni ez naiz Hemengoa” liburuetatik hartutako pasarteak.

0 Comment on Txibierroak uluka # 14 neguko solstizioa, gabonak eta postasia
Posted in Txibierroak uluka

Txibierroak uluka # 14 neguko solstizioa, gabonak eta postasia

Gabonak bertan ditxugu, ta horrekin batera erligio katolikuan dogma oinarri dauken hamaika erritu. Honen arira, alde batetik Izarra Arriaran-ekin apostasian inguruan berbetan ibili ga. Bestalde, Euskal Herriko hainbat ohitxuran gaƱian be tertulixan ibili ga.

0 Comment on Paradisu zinema #26 Tabernak
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #26 Tabernak

Tabernek prentzia handia dute ikus-entzunezkoetan. Elkargune, gotorleku, edota dantzaleku dira. Danetarikoak daude, handi zein txikiak, ezkutuko zein agerikoak, leku eta ezlekuak. Gaurko irratsaioan zinemako tabernetan murgildu gara, Jukebox-eko musika hautatu, eta pelikulaz pelikula poteatu dugu toki bakoitzeko atmosfera entzun nahian. Irratsaioan aipatutako filmak: Pulp Fiction (1994 Quentin Tarantino) Kanta: Chuck Berry – You Never Can […]