Badira aste pare bat jaiak bukatu zirela, eta gaizkiegonak eta burukominak alde batera laga eta zintzo-zintzo irratsaioari ganoraz heltzeko ordua da. Gaurkoan kuriosidadeak ekarri ditugu gure estudio xumera.
Ba al dakizue zein herrialdetako herritarrak diren eskuzabalenak? eta bolondres moduan ordu gehien aritzen direnak? Ezetz asmatu…..
Zerikusirik izango ote du eskuzabaltasunak, hezkuntz sistemarekin? Hainbat aldiz eta lekutan irakurri edo entzun ohi dugu, iparraldeko herrialdeetako hezkuntza sistemak oso aurrerakoiak eta egokiak direla. Hau zergatik den ezagutzeko aukera era izan dugu gaurkoan.
Badakizue, solasaldia izaten dogu irratsaioan, baina beti goaz etxera zerbait berria ikasita.
Podcast: Play in new window | Download