Haundikeittan irratsaiokoek gure irratsaioaren kontura egindako gogoetak (eta barreak) entzun ginuzenetik gogoz genbiltzan “zergaitik?” galderari erantzun edo arrazoi bat topatzeko. Ez beraiei erantzun bat ematiarren, baizik eta gure buruakin egin biharreko gogoeta bat dalako.
Zergaitik Nola aldatzen diren Gauzak irratsaioa. Zergaitik 20 urtetan herriko irratigintzan parte hartu barik, berriz hasteko gogo hau. Zergaitik aukeratu jorratzen dittugun gaiak. Zergaitik, norberak, erabaki dogu hemen elkartzea. Zergaitik…zergaitik….zergaitik…..
Bide hontan, irratikide ohi, entzule eta batez ere lagun dan Ugutz etorri da astero zabaltzen dogun gonbitea onartuz (badakizue, “telefonotik deitu edo telefonorik ez daukana etorri daixela”). Ugutzek, Laugarren ikuspuntua ekarri eta egindako galderei erantzun bat topatzen lagundu dozku; baldin eta galderentzako erantzun bat badago! Akaso hemendik aurrera gure familia haundituko da!!
Bukatzeko gure esker ona Haundikeittan irratsaioko partaideei guri dedikatutako denboragatik, eta gure buru, helburu, eta txoriburu guztien inguruan egindako analisia bultzatzearren!!
Podcast: Play in new window | Download