Podcast: Play in new window | Download
Gaur nere protesta.
Gure irratia, gure irrati estudioa; zuekin komunikatzeko erabiltzen ditugun mikrofono, telefono, mahai tekniko, edota erabiltzen ari naizen teklatu hau, bortxatuak izan dira. Lapurrek irratiko atea apurtu eta irrati barruan luze izan zirela dirudi. Halako erasoek kolokan jartzen dituzte gure irrati xume honen moduko proiektuak, baina lanean jarraituz eta daukagun gogoarekin aurrera egingo dugula argi izan!
Azken hilabeteetan hainbat aldiz sartu dira lapurrak Kartzela Zaharrera, eta gure irratsaiotik bat egiten dogu, Kartzela Zaharreko Koordinadorak egindako deialdiarekin.
Gogoratu! Ostegunean, maiatzaren 9an, 19:00etan Bergarako San Martin Plazan.
Honaino heldu baza, irratsaiuan inguruan zera esan neike: Hegoamerikako protesta abestiak ekarri dittut. Garai eta herri desberdinetako artistak.
Sekretu bat: Letrak ondo entzuteko irratsaiua da.