Nola aldatzen diren gauzak #08 Umetako jolasak

Potxo, kanikak, la bola de cristal, bote-bote, Arturo erregea, txapak… Honekin eta beste hainbat gauzakin jolastu dogu gaurko irratsaioan. Gure burmuinari astindu eder bat eman dotzau, hautsak arrotu, eta txikitako oroitzapenak gordetzen dituen kutxa zabaldu dogu.

Telebista garrantzitsua zen, bertako marrazki bizidunen abestiren bat entzun dogu. Baina kalean abenturarako mundu zabala geneukan; Gaurko irakurketan, gutako edozein izan zitekeen mutiko koxkor baten bidaian, parte hartu dogu.

Ez daigun galdu, umetako inozentzia eta errebeldia!!!!!

2 thoughts on “Nola aldatzen diren gauzak #08 Umetako jolasak

  1. Ollo pinportak irten zaizkidak Arturo Erregearen abestia entzun diadanean,

    Nik 36 urte dizkiat eta oso txikitan (3,4,5 urtekin) telebista kanal bakarra genian etxean eta esan Euskal telebistaren lehen urtetan zela Arturoren seriea.

    La Bola de Cristal edo Lagunak aipatu dituzuela poza sortu-sartu zaidak barrenean, duela gutxi egon nauk Lagunak-en pare bat ale gazteleraz ikusten eta azken 8 urtetan etxean telebistarik ez bazaukaat ere horrelakorik gaur egun ez dela egiten ziurta zezakeat, ez behintzat Lagunak-ek zizkian KONBERTSAZIO eta gauzen aurrean PORTATZEKO MODU horiek, ea txoriaren kanalean berriro botatzen diaten, orduan erosiko diat telebistatxoa, kar kar.

    Zenbat kanika galdu dizkiadan? Jainkoak ere (existituko balitz) ezingo zian kontua eraman!!

    C.C. gehiegi aipatu duzue, norbaitek ordaindu dizuela ematen dik!!

    Hainbat urtetan zehar bote-botean udaran egunero jolasten genian eta auzoari zenbat buelta ematen genion guk, beno ni pottoloa nintzenez ia beti bote-botean lagunak bilatzen ibiltzen ninduan.

    Zuek Muzkibar,… eta guk Landeta-Urrestillako Malkortxoko presa genian.

    Kepa delakoaren gaztelerazko testua dotorea izan duk, sentsazio-bizipen-gozamen asko gogoratu arazi zizkidak. Zer den garai batetakoa izatea, zer den bizi bat (modu batetakoa) izatea, zer den umea izatea, zer gaztea izatea, zer den… ??

    Makinatxoen, 100 telebisten, diruaren logikaren, mobilen, “kapritxozko” biziaren, ia kotxez beteriko auzoen, debekuen, ateak itxitako eskola eta leku semi-publikoen eta segurtasunaren GAITZAK umeei asko murrizten zizkiek bizipenak izateko gogoa eta aukera, baina dudarik gabe oraindik ere haurrek gozatzeko beren moduak (izango) dizkiate.

    Duda batekin gelditu nauk, zer ote duk inka-inka? Seguru beste modu batetan deitzen genioan jolasen bat zela!

    Aaaaa, neuk ere Mikasaren bat izan nian, hori bai huala rangodun opari tipikoa!!

    Antza denez Azpeitin edo Bergaan umeak (mutilezkoak behintzat) berdin-berdin bizi ginduan. Zoragarria izan duk zuen irratsaio-istoria, aiiiiiiiiiiiii, horiek dituk oroitzapenak etaaaaaaaaa nola aldatzen dituan gauzak!!

    http://ekaitzaldia.blogspot.com/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude