Ikasturteko lehen kolaxa osatu dugu. Gaurkoan hiru gai nagusi izan ditugu. Bergarako gazte asanbladako ikasturte hasiera, Soraluzen ekoizten den pasta, kontsumo ezberdin baterako aukera eta Eskoziako erreferenduma.
Aihnoa Narbaiza izan dugu gazte asanbladako ordezkari moduan eta berarekin lasai hitz egin dugu gaztetxearen ikasturte hasieraz, Jende txiki askok, leku txikietan gauza txikiak eginez…MUNDUA ERALDATU DEZAKETE!
David Peñalbaekin Soraluzeraino joan gara, gure egunerokotasunean kontsumo arduratsu baterako beste aukera bat eskaini digute berak eta Iratik. Bertan egindako makarroiak. Berarekin hauek egiteko prozesua ezagutu dugu. Produktuaren atzean dagoen guztia ezagutzeko aukera eskaini digute! Ikasturte honetan kontsumo alternatibak aurkitzen ere saiatuko gara!
Azkenik Aitor Ziarsolo Txapakide Glasgowtarrarekin Eskoziako erreferendumak utzitako aztarnez jardun gara. Komunikabideek jokatutako papela, prozesuaren gako nagusiak kanpaina ezberdinak… bertatik bertara Glasgowera joan gara.
Guzti hau lotzeko Bob Dylanen Blonde On Blonde 1966 diskoa erabili dugu, Juan Luis Zabalak komentatutako kafe alea
Podcast: Play in new window | Download