Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten nondik norakoa da liburuan Ionek aztertu duena eta horren inguruan jardun da. Liburuaren gidoia ardatz, aztertze eta idazte prozesua nolako izan den azaltzen joan da Ion eta Euskal Herriko panorama ederki azaldu digu.
Ondoren, solasaldi interesgarria egon da bertaratutakoen partaidetzarekin, esperientzia eta eritzi desberdinak entzuteko aukera izan delarik.
Ohikoa den moduan, liburu aurkezpena entzungai dago igotako audioan, baina ondorengo solasaldia bertaratutakoentzat gelditzen da.
Podcast: Play in new window | Download