Jasangarritasunaren bidean Dirua

Lurra planeta eta bertan bizi diren bizidun denek epe mugatua dute, zientzilariek hipotesi desberdinak lantze dituzte era “natural” batean zein izango den planetaren amaiera baina gero eta gehiago gera pentsatzen dugunak arrisku handiena gizakiok gerala, gure ohiturak ez jasangarriak planeta honen baldintzak aldatuko ditugula txarrera, bizitza bera kolokan jarriaz. Gezurra dirudi “inteligentzia” daukagun izakiok hain buru gutxi eukitzea, ez konturatzeko ondorengo belaunaldiak eukiko dituzten arazo larriez eta une honetatik mundu mailan pausoak ematen hasteko, gizarte kontsumizta baten tontatuta gaude eta epe motzeko gauzak ikusten ditugu bakarrik.

Irratsaioan aipatutako datoak:

2008 urtean krisia hasi zenetik urtero gora doa bere burua urkatzen duten kopurua, ordurarte jaisten zegoen tasa bait zen.

Tarteka beti egongo dira krisiak, baina bankuak ondo irtengo dira, laguntza publikoa eukiko dute ( tenemos dinero para Rato) edo ta dirua egiteko makinari gehiago emango dio, Estatu Batuetan Reserba Federalak egin zuen bezela.

Dalai Lamak esaten duen kritika : pertsonak osasuna galtzen du dirua lortzeko gero hasten dan dirua gastatzen osasuna berreskuratu nahian.

GURUTZE GORRIAK : Urrezko sosketa egingo du uztailean, suertea izan dezazuela eta eskerrik asko bolondres talde honi laguntzearren.

Aholku batzuk bakarka egin dezakegunakin:

-Mailegurik ahalik eta gutxienekin ibili, bertako dirua gehiago erabili.
-Gure dirua banku etikoan sartzen hasi, Interneten Fiaren orrialdean ikusi dezakezue.
-Kooperatiba energetiko batean gure elektrizitatea erosi, Goiener edo ta somenergia interneteko orriak ikusi, pentsaera kritikoa landu gertuko produktu ekologikoak erosi.
-zuhaitzak landatu eta zaindu, parte hartu zentzu honetan doazen ekintzekin, zuhaitzak bait dira planeta honen bizi baldintzan gehien hobetzen dituen izaki biziduna. Informazio gehiago interneten ” oparitu zuhaitz bat” ekimenean.
-Eta batez ere bolondres edo boluntario lanetan parte hartzea animatzen zaituztet, gizarteak dituen gabeziak eta sufrimenduak gutxitzeko.

Oharrak:

Ekainak 25 arratsaldeko 7:30-etan Bergarako kultur etxian egongo gara aipatutako gaiak jorratzeko.

Author: Jasangarritasun Bidean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude