HOB MIXeriak 34: JOHN PAYNTER

HOB MIXeriak 34: JOHN PAYNTER (Paisley Dark / A Space Age Freak Out)

John, dj eta ekoizlea da, Paisley Dark Recordsen burua eta A Space Freak Out hileroko irratsaioaren gidaria, non dantzarako musika elektroniko psykodeliko onena eta berriena ezagutaraztera ematen duen.

Gaztarotik, biniloak kolekzionatzen ditu, punkaren garai onenean hasi zitzaion pizten musikarekiko pasio eta jakin nahia. Bere lehen kontzertu eta zuzeneko musika esperientziak The Stranglers, The Ramones, The Clash eta The Buzzcocks izan ziren, gaur egun beraiekiko maitasuna mantentzen duelarik.

Urteak beranduago, Outlaws Yacht Club-ean, Andrew Weatherall-ekin ospatzen zen Chinwag gau batera egindako bidaia batek, inoiz pentsatuko ez zuen proposamen bat egin zion Chris Madden-ek, Chinwag-en aurkezleak. Bera eta Gaz Lethbridge-kin batera Psychic Graffiti Dj taldeko partaide izatea, oraindik gaur egun mantentzen duen postua, hilabetean behin leku hortan musika jartzen aritzen da.

John-en musikakeriko bizkortasunak eta punk, funk, electro, dub eta psikodeliarekiko maitasunak, dj bezala zeresana ematera eraman zuen. Bertako promotoreen eskaintzen ondoren iritsi zen Beat-Herder jailadiko Perfumed Garden eskenatokian aritzea. Zirkulua ixteko, The Golden Lion klubean Weatheralli egindako 3 orduko warm up izan zen, non gobernadorea berak jarritako abestien atzetik ibili zen.

Bere ekoizpenak BT Cop, Shunt Voltage, Japanese Tv, Dan Wainwright, Steady State, Clandestino eta Future Unit-i egindako remixak dira.

Author: HOB turmix

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude