gurasoak 20150505

Gaurko saioan Maddi Arzamendi izan dugu musika jartzaile, berak aukeratu dizkigu gai eta elkarrizketa ezberdinak lotzeko erabili ditugun abestiak.(musikoia, eskerrikasko!!)

Ahots ezberdinak izan ditugu:

Itxaro Mendizabal: Maiatzaren 9an TTikliketik antolatu duten elikadura nahasteen prebentziaoaren inguruko jardunaldiez hitz egin digu.

Amaia Agiriano: “Zarata gehiegi; ez dut aguantatzen ” guraso.com webgunean argitaratutako artikuluaren gainean.

Edu Portilla: Zikoinik gabe egitasmoaren baitan egingo duen hitzaldiaren inguruan hitz egin dugu berarekin. Guraso eredu hegemoniko patriarkalaren hutsuneak eta ahuleziak ezagutuz eta aitortzetik beste eredu gizatiarragoetara pasatzeko behar diren ezagutza, ideia, jokabide eta aukerez hitz egingo dute Zarautzen.

Andoni Iñurritegi: Kalekantoi jolas bilduma  aurkeztu digu. 41 jolas kaleaak jolaserako berreskuratzeko.

Maite Garitano: Txikienekin sukaldea, erosketen prosezua eta menuaren aukeraketa partekatzearen garrantziaz hitz egin digu.

 

 

Author: kolax

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude