Kategoria: Xarma tiro punk

Xarmaz beteriko gaiak jorratzen dituen irratsaioa.
Plazerraren nondik norakoez, musikaren joan-etorriez eta gonbidatuen tiro-birez gozatzeko espazioa.
Astero entzungai izango den saio punkeroa.

0 Comment on Xarma tiro punk #017 Ez labandu lagun!
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #017 Ez labandu lagun!

Nostalgika jarri gare gaurkuen entzun douen bertso batei esker. Pandemia aurreko jai ta juergetatik bidaiatu dou anekdota desberdin ta istorixo haueikin lotutako abestixekin. Zenbat barre… Saiua osatzeko, eskuragarri dazen lubrikante motak ezagutu ditxugu, euren erabilera ta ezaugarrixak errepasauta.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #016 Hip-hop titis.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #016 Hip-hop titis.

Gaurkuen, mikro ostien 2 (+ Olatz kablien manejuen noski) egon bagare be, berotasunien indako saiua izen da, lagun ezkutu bat zein bestez inguratuta egon gare ta.
Hasteko, Arianna Puello artistan musika proposamena ezagutzeko aukeria euki dou, bere letra ta estiluen murgilduz. Bukatzeko, autoesploraziñuak gorputzeko gaitzak edo asaldurak detektatzerako orduen daukon papela azpimarratu gure izen dou, bularretakuak konkretuki.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #015 Eme-Zortzi.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #015 Eme-Zortzi.

Gaurkuen irratsaioko tartiak batu ditxugu, eta gure berriketan itxeko goguaz baliatu gare gonbidatu bako saiua tertulixa bihurtzeko. M8, covid19, zaintzak, unibertsitateko garaixak, musika talde bat zein beste…
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #014 Sex-sug(h)arra.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #014 Sex-sug(h)arra.

Gaurkuen, hego haixiaz gain Andoni egon da gonbidatu moduan irratsaiuen. Aurreko asteko musaka taldiai tiraka, La Furia proiektua eta honen letrak ezagutzeko aukeria euki dou.
Bestetik, sexting-ai buruz berbetan ibili gare, kontuen euki biharreko gauzatxuak zehaztuz eta modu seguruan aurrera erueteko gomendio batzuk emunaz.
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #013 Masterclash.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #013 Masterclash.

Gaurkuan gonbidatu oso berezixa euki dou mikruan beste aldian. Norakin batera The Clash talde mitikuan ibilaldixan zati bat errepasau dou, eta talde honek gure bizitzetan euki daben presentzia be elkarbanatu dou zuekin. Bestalde, gaur Idok askon gaitza danai buruz berba indosku: zistitisa, konkretuki sexu harremanen ondorioz emoten dana.

Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #012 Gehitxu, beti gehitxu.
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #012 Gehitxu, beti gehitxu.

Gaurkuen barriketa ta gomendio bat zein besten artien, Stiff Little Fingers taldia ezagutu dou, euren letra ta kantuen testuinguruan apur bat murgilduz.
Bestetik, jostailu erotikuen erabileriak sortu leiken menpekotasun edo tolerantziaz jardun gare, gure esperientziak elkarbanatuz.
Gehixau jakin nahi?
Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #011 Konpañien plazerra
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #011 Konpañien plazerra

Gaurkuen hiru egon gare mikrofonuan bestaldien!

Asteko gertakarixen zertzeladak komentauta, Kepak bere bizitzako musikan bidelagun izateko aukeria luzatu duzku, eta Barita Magikuan historian murgildu gare plazerrak gainditxu biher izen ditxun oztopo batzuk ezagutuz.

Goza ezazue!

0 Comment on Xarma tiro punk #010 Vir-sortzen
Posted in Xarma tiro punk

Xarma tiro punk #010 Vir-sortzen

Neurri berrixei aurre itxeko tarte berrixak beharrezkuak die. Horrei erantzuna emanez, gaur irratsaio zertxobait desberdina in dou.

Alde batetik, musika “lehiaketa” antzeko tartetxo baten murgildu ga, talde desberdinez gozatzeko asmoz. Hortaz gain, covid-19xai aurre itxeko hartutako distantzia sozial eta neurrixei buruzko hausnarketatxua in dou, honek gure sexualitate edo harreman sexualetan izan ditzaken ondorioak aztertuz.

Goza ezazue!