Kategoria: AAAtxapa irratia
Arrosa sareko jardunaldietan izan gara
Hainbat arloetan urteen poderioz metatutako jakintza eta esperientzia irration artean elkarbanatu genuen atzo Arrosa irrati sareko hirugarren jardunaldietan. Lehena etxean, Bergaran, izan zen, bigarrena Zarautzen, eta atzokoa Gernikan, bertako Astra kulturarako fabrika sozialean.
90seg #90 (metairratsaioa)
Aste honetan 90. irrtsaioa egin dugu eta zenbaki horri buelta bat emateko, eta baita 90era iritsi garela ospatzeko, zehazki 90 segundutako kantuak bakarrik jarri ditugula 90 segundun. Michael Andrews (Donnie Darko OST), Franco Battiato, M83 & Anthony Gonzalez & Joseph Trapanese, Queen, Leonard Cohen, Van Morrison, Devendra Banhart, Blur, Ladytron, Air, Soulwax, Hashim & Altern […]
Podcast: Play in new window | Download
Martxoaren 29an Arrosa irrati sarearen jardunaldiak izango dira Gernikan
Euskal Herriko hogei irrati baino gehiago biltzen dituen Arrosa sareak, azken urteetako ohiturari eutsiz, “ Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean, irration topagune izan nahi duten jardunaldiak antolatu ditu aurten ere. Bergaran eta Zarautzen ospatuko genituen lehen bi edizioak eta hirugarrena, Gernikan izanen da, martxoaren 29an, Astran.
Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean
Ez galdu aukera, etorri martxoaren 14ean Kartzela Zaharrera, bertan Joseba B. Lenoir bakarlaria eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango dugu gurekin. Gaueko 22:30ean hasiko da kontzertua, eta 4€ko sarrera izango du ekimenak. Oraindik esan eta entzuteko asko dugulako, gerturatu Txapa irratiaren kontzertuetara!
Otsailean Zintzilik eta Hala Bedi irratietako dokumentalen proiekzio-tertuliak
Otsailean badugu zer ikusi kartzela zaharrean, bi irrati lagunek berriki dokumental bana aurkeztu dute, eta ezin gurera ekartzeko aukera pasatzen utzi. Otsailean Hala Bedi eta Zintzilik irratietako kideak etorriko dira Bergarako gaztetxera, bakoitzak bere ikus-entzunezkoa erakusteaz gain, solasaldia irekiko du, esperientzia eta proiektu interesgarriak Gasteiz eta Oreretako irratietakoak.
2013-2014 Denboraldiko programazioa
Garaiak aldatuz juan die, gure irratixak be aldaketa handixak bizi izan ditxu, teknologia berriak, digitalizazioa, kokaleku aldaketak.. . Dana dala oinarrixak sendo jarraitu dau. Txapa, Bergarako irrati, pirata, asanblearioa, libria da!
Podcast: Play in new window | Download
Azaroaren 8an Txapa irratiaren programazio aurkezpena bergarako gaztetxean
Garaiak aldatuz juan die, gure irratixak be aldaketa haundixak bizi izan ditxu, teknologia berrixak, digitalizaziñua, kokaleku aldaketak… Dana dala oinarrixak sendo jarraitxu dau. Txapa, Bergarako irrati, pirata, asanblearioa, libria da!
2013/09/27 Gure Paradisua
Gaurko hontan, Gure Paradisuan, artengo udazkenerako edukiko dugun eguraldiari buruz hitzegingo dugu. Tarteka egingo ditu egun lehorrak…