Kategoria: Txapa 30 Urte
Txaparen 30. urteurrena aitzaki antolatutako ekitaldien jarraipena
TXAPA IRRATIAK 30 URTE:FLY SHIT + ESTRICALLA
Txapa irratiak 30 urte bete ditu. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da. Urtemuga ganoraz ospatzeko, ikasturte osoan izango baditugu ere ekintzak, udazkenean fokalizatu ditugu gehienak.
Azaroaren 1ean Fly shit eta Estricalla taldeen kontzertua izango dugu Bergarako gaztetxean gabeko 22:30etatik aurrera.
Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:irratsaioak 3
Pasa den asteburuan Txapa irratiak 30 urte 30 ordu maratoian egindako irratsaioak entzungai.
Ametsetako Lurra,Haundikeittan,Bergara sutan eta cabaret voltaire.
Podcast: Play in new window | Download
Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:kontzertuak
Pasa den asteburuan Txapa irratiak 30 urte 30 ordu maratoian egondako kontzertuak entzungai.
Ekaitz ubera,Garate, Urtzi Azkue & the funk junkers ,Rorro eta Kepa eta Asier Elorza eta kapik eskeinitako kontzertuak.
Podcast: Play in new window | Download
Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:irratsaio bereziak
Pasa den asteburuan Txapa irratiak 30 urte 30 ordu maratoian egindako irratsaio bereziak entzungai.
Bertan dare ,erreka garbiketaren inguruko irratsaioa,30 urteko historian kafe tertulia,Denboraldiko programazio aurkezpena,bertso eskolakoek egindako irratsaioa eta Agur jaunak irratsaioa.
30 urte uhinak astintzen
30 urte. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da.