Kategoria: Paradisu zinema

podcast-txapa-logoMusika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.

0 Comment on Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia

Izaro etorri da gaurkoan mendebaldeko forajidoaren epika igartzera, western-etako soinu bandak errepasatzea ez da lan makala. Klasikoak zein harribitxiak ezkutatzen dira horizonte galduetan, tabakoa murtxikatu eta berunezko justiziaren zain egon gara gaurkoan Txapa irratian. Jarritako filmak: Horizontes de grandeza (1958 Wlliam Wyler) Los siete magnificos (1960 John Sturges) Solo ante el peligro (1952 Fred Zinnemann) […]

0 Comment on Paradisu zinema #15 Dancer in the dark
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #15 Dancer in the dark

  Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta itxurak egin. Belarriekin ikusi esaten zuen orain bi neguko abestiak.

0 Comment on Paradisu zinema #14 Bideoklipak
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #14 Bideoklipak

Bideogintza eta musika ezkontzen dituen zerbait baldin badago, hori bideoklipa da. 90seg irratsaioko Jokin izan dugu gaurkoan gonbidatu bezala, normalean ikus-entzunezko bat janzteko sortu diren soinu bandak izaten ditugula gogorarazi digu eta egoera irauliz, gaurkoan alderantzizko bidea egin dugu. Abestiendako sortutako ikus-entzunezkoak entzun ditugu. Ez nolanahikoak, diskurtso eta istoriadunak. Saioko kantak: Massive attack – Paradise circus […]

0 Comment on Paradisu zinema #13 Gazte danbada
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #13 Gazte danbada

Gazte Danbadan izan gara, Urduñan, eta ezin izan dugu aste honetako irratsaioa bertatik egiteko aukera pasatzen utzi. Gazteriari buruzko film batzuk errepasatu ditugu Altxa gunean Topatuko lagunek prestatu duten irratitik. Saioan jarritako filmak: La haine (1995 Mathieu Kassovitz) Kids (1995 Larry Clark) Ken Park (2002 Larry Clark) Historias del Kronen(1995 Montxo Armendáriz) La revolucion no […]

0 Comment on Paradisu zinema #12 Korrika
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #12 Korrika

  Gure herri osoa zeharkatzen ari den korrika bertan da eta gu ere martxan gara, antxintxika, zinemak ere baduelako joera geldirik ez egoteko. Nork ez du Forrest Gump miresten? Corre, lola, corre-ren urduritasunak mugitzeko gonbita egin digu. Bourne-ek mareatu gaitu, nor garen, nondik gatorren eta nora joan nahi dugun jakin gabe arineketan. Trainspotting-en hasiera ere […]

0 Comment on Paradisu zinema #11 Radio days
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #11 Radio days

Arrosa irrati sarearen jardunaldien biharamunean meta irratsaio bat egiteko aukera baliatu dugu. Irratiak zineman izan duen presentzia…

0 Comment on Paradisu zinema #10 Academia Rushmore
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #10 Academia Rushmore

  Zer da Rushmore gure beldurren itsaso erdian dagoen irla ez bada, eta nor Max Fisher polifazetikoa,…

0 Comment on Paradisu zinema #09 Berbenir
Posted in Paradisu zinema

Paradisu zinema #09 Berbenir

Martin izan dugu Paradisu zineman, Txapa irratiko Berbenir saioko kidea. Umorea, western-ak, piano soinuak… danetik izan dugu…