Kategoria: Nola aldatzen diren gauzak

podcast-txapa-logo20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira. Jendea joan da, beste batzuk etorri egin dira. Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak. Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak. Gauza asko gertatu dira; gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du. Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #27 Astenia
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #27 Astenia

“Nekea, ahuldade fisikoa eta tristura dira udaberriko lehen berotasunekin hasi eta uda bitartean agertzen den egoera honen ezaugarri nagusiak” honela dio asteniari buruz www.zientzia.net webguneak. Horrela azaldu beharko dogu gaurko irratsaioa hasterakoan sentitzen genuena. Bazirudien, udaberriarekin batera, loalditik ateratzen diren hartz pare baten moduan, mikroen aurrean gure nagiak askatzen ibili garela. Baina zein ona dan […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #26 Dj K.E.P Vs. Dj ogubasa
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #26 Dj K.E.P Vs. Dj ogubasa

Badirudi mundu zabaletik etorritako Dj-ak izan ditugula irratsaioan. Irratsaio hontan ezin izan dugu taldea elkartu, eta errekurtso polita iruditzen zaigu bi pertsonen arteko “ahari-proba” musikala egitea. Txandaka, kepak eta ugutzek beraien bularra ireki, eta bihotzean daramatena ikusteko, edo hobe esanda, entzuteko aukera eskeini digute. Musika, nolabait, gure bihotzetako taupaden islada delako.

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #25 asteko ekarpenak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #25 asteko ekarpenak

Gaurko udaberriko gau hontan astean zehar gure bizipenetan etorri edo aurkitu ditugun berri, leku, abesti, textu eta nola ez ideiak oparitzen ditugu. Beti ere gure erara. Abesti batetako letra dela eta espetxezigorra ezarri dioten rapero komunista bat, eritzi publikoa eta politikaren jatorria, bergarako iturri historikoak, abesti baten letra etabar ekarri ditugu gurera. eta guzti hau […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #24 Berriak, baina zaharrak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #24 Berriak, baina zaharrak

Gure mundu txikitik jeitsi, eta oinak lurrean jartzen saiatu ga. Saiatu bakarrik…. Arreta deitu diguten gaiak ekarri eta mundu hontan gertatzen ari dien gauza batzuetaz jardutea zan asmoa. Irratsaioko izenak gauzak aldatu egiten direla gogorarazten digun arren, gai batzuk betikotan dabizela argi dago. Guk geurea egin dugu, gaien analisi sakon eta zentzuzkoa….mobilak alde batera laga, […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #23 Gaua
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #23 Gaua

Gaua. Ixiltasuna, deskantsua, hausnarketa, misterioa, ilargia, festa, ezezagunak, ametsak, mitologia…..ze inspiradorea den gaua!

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #22 “Geolokoa 2.0″
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #22 “Geolokoa 2.0″

Azkenik bueltan gara berriz ere, gure DeLorean autoan arazotxo bat izan dugu eta denboran galduta izan gara. Ez dakigu egindako bidaia batean zuntza moztu dogun edota, energia osoa xurgatu genuen, baina internet gabe egon gara. Argi geratu zaigu kretazikoa eta gaur egungo teknologia berriak ez direla konpatibleak. Berriz ere “geolokoa” izan dugu gurean. Gure DeLorean […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #21 Gure “Geolokoa”
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #21 Gure “Geolokoa”

Gure “Geolokoa” etorri jaku bere pasioaz hitz egitera. Badakizue, harriak, magma, eta bestelakoetaz jardun dogu gaurkoan. 21. irratsaioa, 21. mendean garelarik. Baina gure historia hori baino zaharragoa da…..askoz zaharragoa….baina benetan, askoz zaharragoa! Delorean” autoan sartu, denboran atzera bidaia egin, eta planetak, argi urteak, galaxiak, unibertsoaren sorrera, etab, hizpide izan dittugu. Badakizue, zientzia bai, baina pazientziarekin….gure […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0

Aurreko astean mahai gainean utzitako gauzak berreskuratu ditugu. Hitza eta musika dira irratigintzaren funtsa, eta hori sakondu nahi izan dugu. Hitza erreminta da. Ideiak, egoerak, usteak, etab. transmititzeko. Baina munduan zehar anitzak garen einean, hitzak ere aniztasunez dira erabiliak. Gaurkoan, alde positiboez gain, txarrak ere ekarri ditugu gurera. Hitzak, musika, gu geu eta nola ez, […]