Kategoria: Nola aldatzen diren gauzak

podcast-txapa-logo20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira. Jendea joan da, beste batzuk etorri egin dira. Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak. Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak. Gauza asko gertatu dira; gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du. Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #51
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #51

Azkenengo astean gertatutakoak, betiere gure atenzioa jaso duten albiste eta gertaera bitxiak…..edo ez hain bitxiak. 50.000 eurotik gora kostatu den trufa txuria,  billete zaharrak erretzen argi indarra lortzen duen hiri txinatarra, eta Evaristok, La Polla Recordseko abeslariakETBn  egindako elkarrizketa baten esandakoak. Telebistako elkarrizketa ikusi ez baduzue, hemen daukazue une onenen aukeraketa bat. Disfrutatu eta entzun […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren Gauzak #50 Zirkoa!!!!
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren Gauzak #50 Zirkoa!!!!

Zirkoaren historia errepasatu dugu, milaka urte badira, noiz gizakia bere trebeziak eta berezitasunak, exibizio modura munduan zehar erakusten hasi zela.  Urteetan bilakaera asko izan ditu, hasieran trebezia fisikoak, gero gizakien berezitasunen zirrara, ondoren animalien doma eta teknologiarekin batera espektakulo anitz. Animaliak, gaur egun zirkoan mantentzearen inguruan dagoen kontrobertsiari buruz hitzegin dugu, nola ez gure eritzia […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #49 Entzun
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #49 Entzun

Normalean ez dogu batak bestea entzuten, gaur derrigortu egin dogu gure burua:   -Erlajazio ariketa -Los veraneantes ipuina, Anton Chejov -Euskal Herriko Mitologia, Aritz Bergara Mari Ortzi Maju -El Cuenco y El bastón, Taisen Deshimaru El pajaro de dos cabezas El mosquito o el padre -Sacamantecas y otros Relatos vascos de terror, Mikel Rodriguez Hombre […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren Gauzak #48 Plagioak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren Gauzak #48 Plagioak

Zer da plagio bat? Nork erabakitzen du, ala den edo ez? Argi daukagu, justiziaren erabakien aparte, bakoitzak norberaren eritzi pertsonala izango duela plagioen inguruan. Abestiak, liburuak, komikiak, pelikulak, marrazki bizidunak… sormenarekin zerikusia daukaten obra guztiak daude plagiatuak izateko arriskuan. Gaurkoan musikan oinarritu gara gehienbat eta adibide batzu ekarri ditugu, ea zer iruditzen…

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #47 Mundua hankaz gora ote?
Posted in Nola aldatzen diren gauzak txapa irratia

Nola aldatzen diren gauzak #47 Mundua hankaz gora ote?

Lehenengoz Ugutz izan dogu mahaiko teknikari. Ondo joan da. Iazko bekarioa kontratatupean hastea erabaki ona izan da. Mikel eta Andoni izan ditu laguntzaile. Kepa faltan bota dogu. Gartzela zaharrean lapurreta izan da. Bereak zituen 5 euro berreskuratzearren bi urteko gartzela jarri diote pertsona nagusi bati. Ku kux klan taldek, beltz, judu eta homosexualei dei egin […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #46 Halloween eta Heriotza
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #46 Halloween eta Heriotza

Hildako eta heriotzarekin dagoen festarik famatuena izan daiteke halloween, honen jatorri eta eraldaketari buruz hitzegin dugu. baina badaude modu ezberdinak hildakoak eta heriotza gogoratzeko munduan zehar, Amerika, Asia, Europa… Heriotza bizitzaren azken helmuga da, baina egunero berataz inguratuta egon arren, badirudi ez dela sakonki hitzegiten hontaz. Reenkarnazioa, ispirituaren bidaia, naturarengana buelta, paradisua, jainkoen mundua… modu […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #45 Bizitzako plazer txikiak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #45 Bizitzako plazer txikiak

Bizitzako plazer txiki horiengatik ez balitz…..merkeak, egunerokoak, bereziak, espontaneoak, desioa, saria. Gonbidatu berezia izan dugu gaurkoan, eta hau ere plazer bat izan da bere baitan. Bainu bat hartzeak, eguzkitan begiak istea eta haizea aurpegian nabaritzea, edota garagardo hotz bat hartzeaz disfrutatzen duzunetakoa al zara? Edo zure abesti gogokoena entzutean, edo praka zahar batzuetan dirua aurkitzean […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #44 Bazterketa
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #44 Bazterketa

Txikitatik hasita, nagusi izateraino, bazterketak modu eta arrazoi ezberdinengatik egiten dira. Itsura fisikoa, izaera, klase soziala etabar luze baten barruan daude bidegabezko arrazoiak. Azken finean ezberdin egiten gaituen arrazoi ezberdinengatik, ume askok eskolan jasan dituzten irain eta bortizkeriak. Zein eragin izan dezakete etorkizunean? Zein da gure iritzia eta jokaera? eta zuena?