kolax 2014-04-01
Azken kolaxean irratia beteta izan bagenuen oraingoan bakardadean egin dugu saioa. Kide bat gaixorik eta telefonoz egindako elkarrizketatuen ahotsak lagun. Bergarako gaztetxeko apirileko egitaraua errepasatu dugu Ainhoarekin, Gure Esku dago ekimenaren berri eman digu Asier Larrañagak, Mila Elorzak osatzen ari den karta sozialaren berri eman digu, bergarako saioen baloraziotxoa eginez eta Ane Gorok kukutzaren epaiketan […]
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 20140325
Gaurko saioan ikasten jarraitu dugu. Ttiklikeko lagunak ez dira geldi egotekoak eta bi astetako egitarau potentea aurkeztu digute. Ideia politak! Maite Garitanok elikadura kontuetaz jardun du, 2 urtetik Aurrera otorduetan guraso moduan kontutan izan behar ditugun klabeak kontatu dizkigu. Maider Egino logopedari bere guraso.comeko artikuluaz galdetu diogu eta Aizpeak guraso.com atariko aldaketez informatu gaitu. Amaitzeko […]
Podcast: Play in new window | Download
kolax 20140318
Gaurko kolaxean 10 urte egin dou atzera, internet gabe eta telefono gabe egin dou irratsaioa. Angiolillo liburutegia, Arrosa sareko jardunaldiak, guifi.net, Azoka Bergaratzen.Gai ezberdinak eta lagun ugari irratian. Ondo!!!
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 20140311
Gaurko sasioan bi elkarrizketa izan ditugu oinarri. Guraso.comeko kolaborazio baten inguruan hitz egin dugu Nerea Agirrerekin,; Sormena, askatasuna, iñauteriak gai ezberdinak izan ditugu hizpide. Polita artikulua. Maite Garitanorekin ere hitz egin dugu. Elikadura kontuetan gure kolaboratzaile aditua dugu eta berarekin haurrak jaki berriak probatzen hasteko sasoiaz hitz egin dugu. ikasi dugu zerbait! Haur literaturari tartetxo […]
Podcast: Play in new window | Download
kolax 20140204
Gaurko kolaxean telefonoak kale egin digu, martxoaren 8ko egitaraua, azokako birplanteatzea eskoriatzako moneta, astrokia… genituen prest. Azkenean Erretenak dokumentalaren inguruan jardun dugu Bolirekin eta eskerrak. Gomendagarria aaurkeztu digun dokumentala!
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 2014-02-24
Gaurko saioan Ttiklik proiektuko Itxarok Rosa Joveren hitzaldiaren berri eman digu. Ekintza hitzaldi tailer mordo bat martxan dituzte Ttiklikekoak gurasoentzako interesgarriak. Maite Garitano Nutrizionistak esne artifiziala eta edozkitzearen inguruan hitz egin digu, Iñaki kasaresekin aitatasuna izan dugu hizpide eta Guraso.comeko aizpearekin haurrak eta telebista. Azkenik liburu bat ere komentatu dugu “Osteratxo bat parkean”. Gaur ere […]
Podcast: Play in new window | Download
kolax 20140218
Gaurko kolaxean Saharar herriaren borroka izan dugu gai nagusia. Errefuxiatu kanpotan jaiotako gazte batekin hitz egin dugu, Mayouk bere bizipenak kontatu dizkigu. Eskoziarekin konexioa ere egin dugu bertako urte politiko beroaren inguruan. Txapako laguna den eta glasgown bizi Ziar izan dugu zuzenean. Glasgowko hotza eta Saharar herriaren beroa biak gaurko kolaxean. Musika berriz Igor Arzuagak […]
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 2014-02-14
Aste honetako Gurasoak saioan, zer moduz? ondo galedera erantzunak izan ditugu berbagaia Nahia Alkortarekin. Seme alabekin gosaltzeko aukera osasuntsu ezberdinak aurkeztu dizkigu Maite Garitanok eta Ttiklikeko Itxarorekin beraien agenda aberatsa errepasatu dugu. Guraso.comeko beste bi artikuluz ere aritu gara Aizpearekin. Azkenik liburu bat ere komentatu dugu. Pello Añorgaren azken liburua; Augustoren botila!
Podcast: Play in new window | Download