Kategoria: Album bat konfesio bat
Irratsaio honek, txandaka, bi formato diferente eukiko ditxu. Aste baten musika popularran historixan garrantzitsua izan dan disko oso bat entzungo da, lana bere osotasunean apreziatzeko, irratsaiotan gutxitan gertatzen dan gauza bat, eta hurrengo astean musikari bati elkarrizketa bat egingo zaio, musikari buruzko beran pentsamoldia zein dan ateratzeko asmoz.
Album bat, konfesio bat #29 Asier Elorzari elkarrizketa
Gaurkoan Asier Elorza bergararra daukagu gure artean. Oihan, Guille eta Ibonekin batera Belceblues taldea osa tzen du. Talde honek Hondarrabin Euskal Herriko blues txapelketan gainendu eta gero, Memphiserako bidai bat irabazi zuten, bertako blues txapelketa baten parte hartzeko eskubidearekin batera. Asierrek bidai hontako gora-beherak kontatu dizkigu, nola ez, musika ardatz nagusitzat harturik. Elvis, Muddy Waters, […]
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #28 Roxy Music – For Your Pleasure (1973)
Roxy Music oso talde berezixa da. Kaleratu zuten lehenengo albumean argi utzi zeben estilo pertsonala zeukela. Ba gaur hemen daukagun bigarren disko honek ideia hori berresten du, disko askoz pertsonala da eta. Lanaren izena “For Your Pleasure” da eta 1973an irten zan. Letra sakonak (ez da topiko bat hemen), atmosfera berezixak… Zure buruko gabak jantziko […]
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #27 Butthole Surfers – Locust Abortion Technician (1987)
Musika ez komertziala entzutera oitxuta zaretela uste ba dozue, disko honekin benetan konprobauko dozue egixa dan edo ez. Disko honek pop bihurtzen dau beste ixa edozein bilduma. Zuen belarrixak ez ba ditxu garbitzen tinpanorako bidian San Mamesen baño zemento gehixau daukazula esatia nahi dau. Arko eta guzti.
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #26 Rush – A Farewell To Kings (1977)
Farewell To Kings Rush talde kanadiarreren 6. diskoa izan zen 4 urteren barruan. !977an argitaratua, hain denbora tarte txikian horrenbeste album argitaratu izanak argi uzten du urte gutxitan eboluzio handia egiteko gai izan zela, bai ordurarte eta bai beranduago ere, hirukote hau. Bai, hirukote batek osatzen du talde hau, gaur egun ere jotzen dute, gizurra […]
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #25 Television – Marquee Moon (1977)
1977ko arte lan hau ia gainezina da. Gitarren lan bikaina kantugintza aparta batekin uztartuta ordurarte sekul a aurkitu ez ziren lurralde musikalak irten ziren azalera. Musika fina gustoko ba duzu, album hau derrigorrezko peaje bat da: Television-en Marquee Moon.
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #24 Judas Priest – British Steel (1980)
Disko honek, British Steel (1980), Judas Priest taldea mito bihurtu zuen. Gantxodun melodiak, erraietatik irte tzen den indarra eta atsedenik gabeko kantu ederren zaparrada izan ziren arrazoietako batzuk. Album honek heavyaren hurrengo belaunaldirako oinarriak ezarri zituen. Thrasha hurbiltzen somatzen da hemen. Metallica moduko taldeek erreleboa hartzeko zorian zeuden. Altxa adar horiek!!!
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #23 Junior Wells – Hoodoo Man Blues (1965)
Mississippi erraldoiaren ibarreko blues gizasemeek Chicagora joan zuten barruan zeramatzaten musika. Horietako bat, Junior Wells, gazte-gaztetatik harmonika jotzen hasi zelarik, amarekin iparraldeko hirira joan eta han laister irabazi zuen merezitako leku bat jotzeko zuen era bereziari esker. “Hoodoo Man Blues” 1965. urtean irten zen eta segituan blues musikaren estandar bat bilakatu zen. Beste guztia historioa […]
Podcast: Play in new window | Download