Kategoria: Album bat konfesio bat

podcast-txapa-logo
Irratsaio honek, txandaka, bi formato diferente eukiko ditxu. Aste baten musika popularran historixan garrantzitsua izan dan disko oso bat entzungo da, lana bere osotasunean apreziatzeko, irratsaiotan gutxitan gertatzen dan gauza bat, eta hurrengo astean musikari bati elkarrizketa bat egingo zaio, musikari buruzko beran pentsamoldia zein dan ateratzeko asmoz.

0 Comment on Album bat, konfesio bat #37 Talking Heads-More Songs About Buildings and Food (1978)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #37 Talking Heads-More Songs About Buildings and Food (1978)

70. hamarkadaren bigarren erdian New Yorken mugimendu musikal, eta orokorrean artean, berritzaile bat zegoen puri-purian: New Wave-a. Mugimendu hau punkarekin elkarbizi izan zen eta New Yorkeko CBGB eszenatoki mitikoa zuten elkartoki. Punkak bezala aktitude handia zuen, baina soinu oso ezberdina zuen. Mugimendu hortako talde esanguratsuenetarikoa, esanguratsuena ez ba zen, Talking Heads izan zen. Ordurarte rocka […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #36 Radiohead-Ok Computer (1997)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #36 Radiohead-Ok Computer (1997)

Gaur Erresuma Batura goaz beste behin. Irla haietatik munduko talde fiñetariko asko irtenak dira, eta 90. hamarkadako talde fiñetariko bat Radiohead izan zen. Brit-pop deritzon mugimenduaren koetaneoak izanda, pentsa liteke esandako mugimenduaren barnean zeudela. Baina Radiohead haratago doa. Ez da pop-rock hutsa. Post-punk-a, rock progresiboa, textura elektronikoak eta hainbeste kutsu ezberdin aurki ditzazkegu oraingoan entzungai […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #35 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.2
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #35 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.2

Hemen gatoz, oraingo hontan disko honen bigarren erdiarekin. Erdi hau dexente akustikoagoa da. Zelabait, delikatuagoa da lehenengo zatia baino. Baino ez du rock’n’rollaren esentziaren apur bat ere galtzen, taldeak ondo erabiltzen baitditu esandako estiloak emandako erremintak  indarreko musika egite aldera: melodia simple eta efektiboak, erritmo zuzenak, maisuki uztartutako kitarrak… Bi disko hauetxek batera entzunda, horretarako […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #34 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #34 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1

The Soundtrack of Our Lives-en musika pop-rockeko klasikoetan inspiratuta ba dago ere, zeharo gaur egunekoa da. Inori ez zaigu arrotza egiten entzuten duguna, baina zerbait berria entzuten gaudenaren sensatsioa dugu. Hori da talde suediar honen berezitasun garrantzitsuena: zaharra berri bihurtzeko dohaina. Horregatik, eta rebelazio moduko zuzeneko indartsuak ematen zituztelako (zoritxarrez 2012an taldea desegin egin zen), […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #33 The Smiths-The Queen is Dead (1986)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #33 The Smiths-The Queen is Dead (1986)

The Smiths Ingalaterrako 80. hamarkadako talde indie garrantzitsuena dugu. Bakarrik bost disko argitaratu bazituzten ere, 1984. eta 1988. urte bitartean, urte bakoitzean bana, eta gainera azkena zuzeneko bat zen,  hasieratik amaierara eragin handia eduki zuten bai heuren denboran eta bai ere ondoren etortzeko ziren taldeekiko. 80. hamarkadaren hasieran hain modan zeuden techno-pop taldeen monopolioaz amaitu […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #32 Chuck Berry – St. Louis To Liverpool (1964)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #32 Chuck Berry – St. Louis To Liverpool (1964)

Chuck Berry rock’n’roll estiloaren asmatzaileetako bat izan zen eta ba zen ordua Album bat, konfesio bat-en agertzeko. Gaurko programaren emisioaren hurrengo egunean musikaren haundi honek 86 urte betetzeak bera honera ekartzeko aprobetxatu dugu. Bere karrerako lehenengo urteak atzean utzita eduki arren “St. Louis To Liverpool” diskoa agertu zenean, 1964, oraindik forman zegoela demostratu zuen gizon […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #31 Ruper Ordorika; Hautsi da Anphora (1980)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #31 Ruper Ordorika; Hautsi da Anphora (1980)

Zer esan Oñatiko bardoari buruz lehenago esan ez dena. XX. mendeko azken laurdeneko, eta haratagoko, euskal musikaren erreferentzia ukaezina dugu Ruper Ordorika. Oraingoan gure artean daukagun albuma, “Hautsi da Anphora”, 1980an argitaratu zen. Abesti guztietan Ruperek berak ipini zuen musika eta Bernardo Atxagak hitzak. Hemen daukazue, bada, euskal Johnny Cashen, euskal Neil Youngen, euskal Bob […]

0 Comment on Album bat, konfesio bat #30 Tom Petty and The Heartbreakers – Damn The Torpedoes (1979)
Posted in Album bat konfesio bat

Album bat, konfesio bat #30 Tom Petty and The Heartbreakers – Damn The Torpedoes (1979)

Rock klasikoa deitu diezaioken diskorik ba dago, hau onenetarikoa da. 1979ko azaroan argitaratu zen Tom Petty & The Heartbreakers-en “Damn the Torpedoes”. Produkzio garden-gardena Tom Pettyren sigilutako bat da, eta diskoaren sasoian eduki zuen abesti-idazkeraren loraketarekin bateratuta, artistaren momenturik finena dela esan daiteke. Letrak eta abesteko erak malenkonia puntu garrantzitsu bat eransten dio albumari, popak […]