Kategoria: Albisteak
Txapa Irratiren inguruko albisteak, antolatutako ekintzak, deialdiak eta abar…
30 urte uhinak astintzen
30 urte. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da.
Bizirik eta libre irrati dialean
Gaurko Gipuzkoako hitzan erreportaje mardul bat argitaratu dute irrati libreen inguruan, Txapa irratiko erreferentzia, argazki eta datu esanguratsu askorekin.
Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian
Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.
San Martzialetan ere Txapa!
San Martzialetan ere Txapa ematen izango gara, izango duzue gure berri!
Ekainak 21 :Ki sap eta txapako DJ-ak
Gaztetxeko 14.urteurrenaren barruan, Txapa jaia antolatu dou Ekainak 21an Bergarako gaztetxean gaueko 22:30etatik aurrera.
Ki-sap taldea Valentzia-tik datoz eta 4 aldixa izango da Bergaran jotzen dutena.Keep skankin atera berri duten diskoa aurkeztera datoz.
Jaia ondo amaitzeko Txapa irratiko irratsaioetako Dj-ak egongo die kontzertua eta gero.
Kontzertua zuzenean eskeiniko dugu FM ko 97.20an.
Ekainaren 8an jarraitu Gure Esku Dago ekimena Arrosa sarean
Arrosa irrati sarearen bitartez ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenaren zuzeneko jarraipenaz gozatu ahal izango dugu Txapa irratian. Euskarazko irratiak elkartzen gara Arrosan, eta guztion artean Euskal Herri osora ekoiztutako irratsaioa prestatzen ari gara. Bertan goizean goizetik zuzenean jarraitu ahal izango da giza katea.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean
Irratsaio berezi baten baitan Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano Bergaran izango dela baliatuta, osteguna, maiatzak 29, arratsaldeko 18:30ean zuzenean elkarrizketatuko dugu bergararra Txapa irratian. Irratsaioaren errepikapena gaueko 22:00etan igorriko da.
Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloko kontzertu guztiak Txapa irratian
Ohikoa da Txapa irratiak kartzela zaharrean antolatzen dituen kontzertuak irratitik igortzea. Saiatzen gara ere guk antolatuak izan ez arren, gainontzeko gaztetxeko kontzertuak ere irrati bitartez eskaintzen, eta horren adibide izango da maiatza.