Gaur, Beste Gu-n… Bergarako jaixetako domekia
Itsasoko olatuak birusak bezain abstraktuak direlako… eta gure birus gustokoena Xaxau delako…
gaur, Beste Gu-n, bergarako jaixetako domekia. Estuasun larrian jarri gaituzte Xaxauko lagunek, pazko
egunean publiko zabalaren aurrean irratsaioa egin baitugu. Publikoa txosnagunean kabitu ezin zela
eta, irratsaioaren bigarren zuzeneko bat egongo dela zin egin dute. Mikrofono aurretik hainbat lagun
pasa dira euren jaietako bibentziak kontatzera, eta horretaz gain, hauteskundeen azken ordua puri-
purian jarraitu dugu.