Egilea: xarma tiro punk
Xarma tiro punk #025 Kolore heavyxak.
Gaurkuen estudixuan konpañia ederra eukitziaz gain, saiuai bueltia emun dotzau. Idoiak Asgarth talde Añorgarran ibilbidia erakutzi duzku, ta Maitanek, Nazioarteko Higiene Menstrualan egunan baitxan, hilekuan koloriak deszifratzeko hainbat pauta.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #024 Buena vibra.
Bueltan gatoz! Beste astearte batez egon gare uhinen bestaldien musika ta hainbat kontzeptu zabaltzen. Batetik, The Vibrators taldian ibilbidian ziher bidaitxo bat indou. Bestetik, Chilly enpresak kaleratutako spotian agertzen dien hilekuan irudixa ta alua jaboiakin garbitzeko bihar faltsuai buruz indou barriketan.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #023 Transformation.
Gaurkuen, ofizialtasuna emun dotzau gidaritza dual honi, Olatziri merezitxako deskantzua emunaz. Batetik, kantu desberdiñetatik saltoka ibili gare jolastuz, ta bestetik, jostailu erotikuak ze materialez egon leizken inda ikusi dou.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #022 Stressed eta eztristed.
Gaurkuen bi kanpitain egon gare itsasontzixa gidatzen beste behin. Estres edo prixek jotako aste honi aurre itxeko Las Bistecs taldian musika proposamena entzuteko aukeria euki dou, baitxa euren hitzak aztertzeko be. Bestetik, datu batzuk eskuen eukitxa STI-en gaur egungo egoeraz jardun gare ta errepasotxo bat indou ezagunenak dien antisorgailu metoduetatik.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #021 Daflipat!
Astebeteko deskantsuan ostian itsasontzi honen timoiak bi kapitain euki ditxu gaurkuan. Alde batetik, Babes in toyland taldian ibilbidia ezagutzeko aukeria euki dou. Bestetik, sarean surfeatzen topautako testigantza baten inguruan indou barriketan, gaixa mahai gainera ekarriz eta gure ikuspuntua azaleratuz.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #020 The Pelvic McKenzies.
Gaurkuen sustraietara bueltau gare ta “betiko” irratsaio formatua jarraitxu dou, opor giruai itxiera moduko bat emuteko. The Real McKenzies taldian musikia ezagutu dou Maitanen irratiko mahaixen moldatzeko erreztasunakin batera, ta gerora, zoru pelbikuan inguruko argibide batzukin bola txinatarren erabilera egokixai buruzko informaziñuen murgildu gare.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #019 Mand@masak.
Gaurkuen, egualdi ta ordu aldaketai batuz, irratsaiua be hankaz gora jarri dou: mahaiko kontroletan saltseetan ibili gare…
Podcast: Play in new window | Download
Xarma tiro punk #018 TxerriBOOM!
Gaurkuen sekula baño babestuau egon gare mikruen bestaldien, Txerrikumeak (Atxabalta, 2012) musika taldian konpañiaz gozatu ahal izen douelako. Euren ibilbidia ezagutu dou, jatorrixa, ta batezbe, euren lan berrixan (Gorabeherak, 2020) sorrera prosezua. Bestalde MihiBero erabili dou beste behin, galderak bota ta erantzunekin ikasteko asmuakin.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download