Egilea: Txapa
Otsailean Zintzilik eta Hala Bedi irratietako dokumentalen proiekzio-tertuliak
Otsailean badugu zer ikusi kartzela zaharrean, bi irrati lagunek berriki dokumental bana aurkeztu dute, eta ezin gurera ekartzeko aukera pasatzen utzi. Otsailean Hala Bedi eta Zintzilik irratietako kideak etorriko dira Bergarako gaztetxera, bakoitzak bere ikus-entzunezkoa erakusteaz gain, solasaldia irekiko du, esperientzia eta proiektu interesgarriak Gasteiz eta Oreretako irratietakoak.
Metapetik #8 Sabino Cuadra
Sabino Cuadrarekin luze solastu eta punta puntako gaiak landuko ditugu. Argentinara berriki Frankismoaren erregimenaren epaitze bidean jartzearen aferatik hasi eta estatu Espainiarrak ezarritako gerriko ekonomiko- politikoarekin jarraituaz.
Podcast: Play in new window | Download
Bergara sutan #14 Haurrekin gaztetxea ezagutzen
Bergarako gazte asanbladaren eskutik, aurten lehen aldiz gabonetako egitarauan tokia egin diegu herriko haurrei. Ginkana erraldoi bat, jolasak, altxorraren bila, ipuin kontalariak eta txokolatada izan dira kartzela zaharrean. Gaztetxeko txikienak alde batetik bestera kartzela zaharra asaldatzen ibili diren bitartean, aukera aprobetxatu eta irratira gonbidatu ditugu, egunari, gaztetxeari eta bestelakoei buruzko inpresioak jaso nahian.
Podcast: Play in new window | Download
Sasi guztien azpitik #17 Kalabaza banaketa
Beste behin txapako kalabaza Bergarako kaleetan zehar ibili da. Eskuz esku, pisua asmatzen saiatu gara, pasa zein motz gelditutakoei eskerrak, azkenean bi urdaiazpikoak banatuta gelditu dira.
Aurtengoak 3,36 Kg zituen eta Alazne zein Aitor oso gertu ibili dira, biak 3,350Kg egin dute apostu. Kalabaza pisatu bezain pronto deitu diegu, hemen deia.
Txapakideen eskutik, gabon onak eta 97,2FMan entzungo gara elkar.
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka #13 Beldurrak
Beldurrak izan ditugu gaurkoan berbagai. Beldurrak bere osotasunean aztertuta, nondik datozen eta nola egin aurre. Horretarako beldurrak lantzeko modu ezberdinak aipatu ditugu; Hil berri zaigun Nelson Mandelak zioen bezala, ausartena ez da beldurrik ez duena, beldurrak konkistatzen dakiena baino. *Musika: ON
Podcast: Play in new window | Download
Sasi guztien azpitik #16 Mokolo eguna
Aurtengo Mokolo astearen baitan antolaturiko azokan Txapa irratiak ere bere postua izan zuen. Bertatik, herriko eta herriaren eragileen azokatik bertatik irratsaio bat egin genuen, Mokolo asteko antolatzaileekin egoteko aukeraz gain, Bergarako hainbat kolektibori hitza eman, eta gure mokolotasuna aitzaki, egunerokoaz hausnartzeko tartea hartu genuen.
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka #12 Musikaz gozatzen
Gaurkuan abeslari, kantautore ezberdinak ekarri ditxugu irratsaiora, norberandako berezixak dien kantak edo abeslarixak. Gaurko domekia musikiaz gozatzen pasauko dogu, abestixak eta abeslarixak komentatzen.
Oin artian musika bigarren plano baten euki dou, ta gaur lasaitasunez heldu dotsau.
*Anari
*Sorkun
*Björk
*Mursego
*Mercedes Sosa
*Napoka Iria
*Ain_1
*Wemean
Podcast: Play in new window | Download
Xelebregara #17 Hausteskundez
Ikasturte berri on.
Hemen da Xelebregara, txapako zintzuenak, aurkezpenaren aurretik saiorik egin ez dugun bakarrak. Gaurkoan Txapa aurkezpen fartsa, auzoetako mokolo eguna, hausteskundea…
Podcast: Play in new window | Download