Egilea: Txapa

0 Comment on Sasi guztien azpitik:Bergarako jaiak eta Gure esku dago
Posted in Sasi guztien azpitik

Sasi guztien azpitik:Bergarako jaiak eta Gure esku dago

Ostegun honetan, Ekainak 5 arratsaldeko 19:00etan irratsaio berezia egingo dugu Irala kalian.

Bergarako jaien eta Gure esku dago ekimenaren inguruan hitzegiteko hainbat gonbidatu izango ditugu,bertan montauko dogun irratian.

0 Comment on Ekainaren 8an jarraitu Gure Esku Dago ekimena Arrosa sarean
Posted in Albisteak

Ekainaren 8an jarraitu Gure Esku Dago ekimena Arrosa sarean

Arrosa irrati sarearen bitartez ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenaren zuzeneko jarraipenaz gozatu ahal izango dugu Txapa irratian. Euskarazko irratiak elkartzen gara Arrosan, eta guztion artean Euskal Herri osora ekoiztutako irratsaioa prestatzen ari gara. Bertan goizean goizetik zuzenean jarraitu ahal izango da giza katea.

0 Comment on Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean
Posted in Albisteak

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean

Irratsaio berezi baten baitan Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano Bergaran izango dela baliatuta, osteguna, maiatzak 29, arratsaldeko 18:30ean zuzenean elkarrizketatuko dugu bergararra Txapa irratian. Irratsaioaren errepikapena gaueko 22:00etan igorriko da.

0 Comment on Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloko kontzertu guztiak Txapa irratian
Posted in Albisteak

Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloko kontzertu guztiak Txapa irratian

Ohikoa da Txapa irratiak kartzela zaharrean antolatzen dituen kontzertuak irratitik igortzea. Saiatzen gara ere guk antolatuak izan ez arren, gainontzeko gaztetxeko kontzertuak ere irrati bitartez eskaintzen, eta horren adibide izango da maiatza.

0 Comment on Arrosa sareko jardunaldietan izan gara
Posted in Albisteak

Arrosa sareko jardunaldietan izan gara

Hainbat arloetan urteen poderioz metatutako jakintza eta esperientzia irration artean elkarbanatu genuen atzo Arrosa irrati sareko hirugarren jardunaldietan. Lehena etxean, Bergaran, izan zen, bigarrena Zarautzen, eta atzokoa Gernikan, bertako Astra kulturarako fabrika sozialean.

0 Comment on Martxoaren 29an Arrosa irrati sarearen jardunaldiak izango dira Gernikan
Posted in Albisteak

Martxoaren 29an Arrosa irrati sarearen jardunaldiak izango dira Gernikan

Euskal Herriko hogei irrati baino gehiago biltzen dituen Arrosa sareak, azken urteetako ohiturari eutsiz, “ Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean, irration topagune izan nahi duten jardunaldiak antolatu ditu aurten ere. Bergaran eta Zarautzen ospatuko genituen lehen bi edizioak eta hirugarrena, Gernikan izanen da, martxoaren 29an, Astran.

0 Comment on Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean
Posted in Albisteak

Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean

Ez galdu aukera, etorri martxoaren 14ean Kartzela Zaharrera, bertan Joseba B. Lenoir bakarlaria eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango dugu gurekin. Gaueko 22:30ean hasiko da kontzertua, eta 4€ko sarrera izango du ekimenak. Oraindik esan eta entzuteko asko dugulako, gerturatu Txapa irratiaren kontzertuetara!

0 Comment on Bergara sutan #15 urtarrila-otsaila
Posted in Bergara sutan

Bergara sutan #15 urtarrila-otsaila

Gabonetako eta urtarrileko balorazio azkar batekin hasi gara irratsaioa, ondoren urte osoko ekintzak gogorarazi ditugu eta azkenik otsaileko ekintzak aurkezten amaitu dugu saioa. Entzun eta jakin zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den kartzela zaharrean!