Egilea: Txapa
Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:irratsaioak 3
Pasa den asteburuan Txapa irratiak 30 urte 30 ordu maratoian egindako irratsaioak entzungai.
Ametsetako Lurra,Haundikeittan,Bergara sutan eta cabaret voltaire.
Podcast: Play in new window | Download
SASI GUZTIEN AZPITIK:Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII. Mostra
Asteburu honetan Bergaran ospatuko den Helduentzako nazioarteko txotxongiloen XII. Mostraren irratsaio berezia egin dou Txapa irratiko Sasi guztien azpitik irratsaioan.
Bertan, Itsaso Azkarate mostrako antolatzailea eta bertan parte hartuko duten taldekide batzui elkarrizketa egin diegu.
Irratiko errepikapenak: Osteguna 22:00etan eta Ostiralian 14:45etan.
Podcast: Play in new window | Download
Haundikeittan #70
Ikasturte hontan Haundikeittanen lehenengo irratsaioa. Bihotez Jeltzale eta Txanpuzale diren guztientzat zuzendutako saioa, manipulaturik gabeko eta iturri fidagarrienetatik jasotako albiste eta bestelako kontuekin
Podcast: Play in new window | Download
30 urte uhinak astintzen
30 urte. 262800 ordu. 15768000 minutu. Erraz zenbatzen dira, baina bada marka. 1984 hartan Bergaran komunikazioa beste era batean ulertzen zuen gazte talde bat bildu zenetik asko aldatu dira gauzak, asko aldatu gara gu geu ere. Baina nolabait hasi baginen, hori kalea hartzen, uhinak okupatzen izan zen. 30 urte hauetan kontakizun askoren ahotsa izan gara, orain gurea errepasatu eta ospatzeko garaia heldu da.
Bizirik eta libre irrati dialean
Gaurko Gipuzkoako hitzan erreportaje mardul bat argitaratu dute irrati libreen inguruan, Txapa irratiko erreferentzia, argazki eta datu esanguratsu askorekin.
Aurten bai! Irratsaioa egingo dut Txapa irratian
Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.
San Martzialetan ere Txapa!
San Martzialetan ere Txapa ematen izango gara, izango duzue gure berri!
Ekainak 21 :Ki sap eta txapako DJ-ak
Gaztetxeko 14.urteurrenaren barruan, Txapa jaia antolatu dou Ekainak 21an Bergarako gaztetxean gaueko 22:30etatik aurrera.
Ki-sap taldea Valentzia-tik datoz eta 4 aldixa izango da Bergaran jotzen dutena.Keep skankin atera berri duten diskoa aurkeztera datoz.
Jaia ondo amaitzeko Txapa irratiko irratsaioetako Dj-ak egongo die kontzertua eta gero.
Kontzertua zuzenean eskeiniko dugu FM ko 97.20an.