Egilea: paradisuzinema
Paradisu zinema #32 Ilargira bidaia
Ilargi betea dugu gaurkoan. Bi aurpegidun satellite naturala, zinemaren bitartez eskuragarri, eguneroko bizitzan eragin handikoa, metaforen akuilu, astronomikoki eta astrologikoki hamaika aldiz aztertua. Bertara joan gara, alunizatu eta ilargiko krater sakonetatik mintzo gara gaurkoan. Ongi etorri Ilargi! Saioko filmak: Le Voyage dans la lune (S) (1902 Georges Méliès) Her (2013 Spike Jonze) Las aventuras del […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #31 Zinema beltza eta jazz doinuak
Berbenir irratsaioko Martin etorri da gaurkoan. Bere esku musika, eta aukeraketa guztia. Zinema beltzaren hastapenetako soinu bandekin hasi gara, hamarkadak aurrera, eta kontinenteak albora, genero polizialaren errepaso musikala egin dugu. Oinarrian entzundako bildumak: Thriller Jazz (2006 Verve Records), Jazz En El Cine Negro Español: 1958-1964 (2006 Fresh Sound), In The Heat Of The Night: Original Motion Picture […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #30 Joxean´s Hil Eben
Bi bando. Joxean´s Hil Eben filmeko zonbiak, herri lauso antolatua, Zumalakarregi berpiztu ondorengo olatuaren hazkundea ospatzen; Beñat Iturriotz, Ihintza Iturriotz eta Oskarbi Sein. Beste aldean, kazetari lanetan, etxekoak, Kartzela Zaharreko Partido Nazionalista Banpirikoko kideak Asier Kortabarriaren laguntzarekin batera. Egileekin urteko produkzio interesgarrienetako baten inguruan solastea luxu bat da. Ataun of the dead-en burutaziotik hasita, […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #29 Goian Bego Philip Seymour Hoffman
Bigarren mailakoak gara. Galtzaileak. Hori izango da seguraski Hoffman hil berri zaigun aktorearengan genuen atxikimenduaren arrazoi nagusia, aktorearekiko identifikazioa. Kultuzko zuzendariekin izandako ibilbide oparoa ere izan daiteke, edota arreta bigarren planotik bereganatze horren artea. Ez gara martir zaleak, ez dugu inor mitifikatu nahi. Hoffman joan da, berarekin potentzial handiko karrera bat amaitu da, baina gurekin […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #28 Coen anaiak
[Benetako istorio batean oinarrituta] Llewyn Davisekin topatu gara kale baztarrean, gitarra bizkarrean, iparrik gabeko noraezari ile bustiarekin heldu nahian. Irratiko berora gonbita egitea besterik ez dugu izan. Esker oneko, trukean zerbait eskaini nahian bere kontzertu inprobisatu batekin hasi dugu saioa, eta musikak abiapuntua aitzaki bilakatu du. Coen anaien filmografia kantuen bitartez errepasatzea bakarrik idazten […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #27 Zi-fi
Amesten al duzue ardi mekanikoekin? Zer da zientzia fikzioa? Zeintzuk dira genero honen azpi atal nagusiak? Damian etorri da gaurkoan Paradisu zinemara, eta berarekin ekarri ditu hamaika azpi atal, pelikula pila, musika espazial ederra, eta ordu betez zientzia fikzioari buruz hitz-egiteko aitzaki bikain bat. Aipatutako subgeneroak: Distopia, Ukronia, Etorkizun atzeratua, Historia aurkafaktikoa, Ziberpunk-a, Cyberpunk, […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #26 Tabernak
Tabernek prentzia handia dute ikus-entzunezkoetan. Elkargune, gotorleku, edota dantzaleku dira. Danetarikoak daude, handi zein txikiak, ezkutuko zein agerikoak, leku eta ezlekuak. Gaurko irratsaioan zinemako tabernetan murgildu gara, Jukebox-eko musika hautatu, eta pelikulaz pelikula poteatu dugu toki bakoitzeko atmosfera entzun nahian. Irratsaioan aipatutako filmak: Pulp Fiction (1994 Quentin Tarantino) Kanta: Chuck Berry – You Never Can […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #25 Searching for Sugar Man
Searching for Sugar Man (2012 Malik Bendjelloul) filmari heldu, eta Rodriguez bakarlariaren musika errepasatu dugu gaurkoan. Bilaketan laguntzen Amaia izan dugu gonbidatu.
Podcast: Play in new window | Download