Egilea: paradisuzinema
Paradisu zinema #40 Nola aldatzen 1984
Pelikula bakoitza bere garaiaren seme-alaba da. Txapa irratia 1984. urtean sortu zen, eta 30. urteurrena ospatzeko aitzakiarekin 1984. urteko filmak errepasatu ditugu Andoni eta Ugutzekin. Zinema aldatu da, gu aldatu gara, zinemak aldatu gaitu, guk aldatuko dugu zinema. Kamara da: Nola aldatzen diren gauzak! Saioko filmak: Karate kid, el momento de la verdad (John G. […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #39 Laranja
Pelikulak besoetatik gogor eutsiz, eta kromatikoki elkartuz sortu dugu gure askegune propioa. Laranja da gure ilea, laranja oihaneko giroa, laranja zinemako kartelera, laranja mozorroa, laranja erail aurreko hasperenean jandakoa, laranja kresala, laranjak tirantezko galtzak, laranja desertua, laranja gizaki mekanikoa, laranja kalabaza, laranja gu, laranja paradisua eta laranjada zinema. Filtro berriak guztia laranja bilakatu du. Aitziber […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #38 Txapako kartelera
Irratia kalera atera dugu, eta Novedades areto itxiaren magalean Txapa irratiko maratoian izan gara. Saioaren berezitasunak Txapako irratiko parrilla hartu, eta zinemaren mundura irauli du. Audio zirenak ikusarazteko ahalmenez aurkitu gara kaleko argitan, eta irratsaioak film bilakatu dira. Jar itzazu tapoiak >> Refused Are Fucking Dead Eskuliburu ilustratua >> Revenge of the Nerds Metatestua >> […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #37 Latina salbatu genuenekoa
Hirugarren denboraldiari ekiteko Wes Andersongandik eratorritako moldaketa bilduma entzun dugu gaurkoan. I saved Latin! diska errepasatu dugu, remixaren kulturatik, zinemaren anakronismotik, jatorrizko bertsioetatik, Nuovo Cinema Paradiso filmaren 25. eta Txapa irratiaren 30. urteurrenetatik, Dynamo zineklubaren aurkezpenetik, baina batez ere, Rushmoreko ikasgai izaten jarraitzen duen Latinetik. Kantak: Generationals: “Making Time” (Creation) [Rushmore] Someone Still Loves You Boris […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #36 Ez da izango
Artzaiak artaldea telebistaz zaintzen, jendetzak oihu telebistako kamerari, zaindariek mehatxu telebistaz herriari, jendetzak otoi telebistaz jainkoari. The revolution has been televised oraingoan. Iraultza telebistatua izan da guretzat. Telebista pantaila txikian plaza handi bat. Inoren ero ni Esaldi entsalada: Lucio (Bideolapurra), Cube, Días Extraños, El Cuervo, Carretera Perdida, Blade Runner, Balada triste de trompeta, Concursante, El […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #35 The Royal Tenenbaums
Wes Anderson itzuli da irratira famili giroko saio bat egitera, Tenenbaum familiaren ingurukoa hain zuzen. Famili bitxia, ospeari goiz heldurikoak, heldutasunean oraindik ume kide gehienak. Gaurkoan soinu banda errepasatu dugu, kanta lasaiak eta ederrak. Irratsaioko kantak: Mark Mothersbaugh – 111 Archer Avenue Ysaye Quartet – String Quarter in F Major Paul Simon – Me […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #34 Tarantino feat. Danele Sarriugarte
Maleterotik kutxa atera, ez dadila kaxa barrukoa ikusi, bertan dago eta gaurko saioan entzungo dugunaren esentzia. Irratira sartu, oinutsik hankak soinu mahai gainean jarri, gure droga prestatu eta dantzara. Tarantinoren filmetan oinarritzea luxu bat da bere horretan, Danele Sarriugarte gonbidatu bezala izatea luxu bikoitza. Irratsaioko kantak: Lead Breakfast – Pogo (Pulp Fiction) 110th Street – […]
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #33 High Fidelity
Triste zegoelako entzuten zuen pop musika, edo pop musika entzuten zuelako zegoen triste? Alderik balego bezala gaurkoan High Fidelity filmari buruzko monografikoa entzun dugu. Musika alfabetikoki, diskoetxeka, uneka, urteka, generoka, lurraldeka, hizkuntzaka, sortarazten digun emozioka, efemeride sentimentalka edota anabas ordenatuan izan dezakegu apalean. Rob Gordonek bere bizitza musikarekin ordenatu nahi du, eta paradisu zineman bidaide […]
Podcast: Play in new window | Download