Egilea: Nola aldatzen diren gauzak Txapa Irratia

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0

Aurreko astean mahai gainean utzitako gauzak berreskuratu ditugu. Hitza eta musika dira irratigintzaren funtsa, eta hori sakondu nahi izan dugu. Hitza erreminta da. Ideiak, egoerak, usteak, etab. transmititzeko. Baina munduan zehar anitzak garen einean, hitzak ere aniztasunez dira erabiliak. Gaurkoan, alde positiboez gain, txarrak ere ekarri ditugu gurera. Hitzak, musika, gu geu eta nola ez, […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #19 Hitzak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #19 Hitzak

Hitzak al dira komunikatzeko biderik zuzenena? Ez dakigu ala den edo ez, baina hitzez inguratuta bizi gara eta duten garrantzia dela eta irratsaio hau eskeini diegu hitzeri. Irratia, hitzez beteriko komunikabidea izanik, gure ikuspuntutik, hitzek burura ekartzen dizkiguten inspirazio anitz konpartitu nahi izan ditugu solasaldi honetan. Hitzak abestien letretan, pankartetan, grafitietan, poesian, egunkarietan, ipuinetan, liburuetan, […]

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #18 Zergaitik?
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #18 Zergaitik?

Haundikeittan irratsaiokoek gure irratsaioaren kontura egindako gogoetak (eta barreak) entzun ginuzenetik gogoz genbiltzan “zergaitik?” galderari erantzun edo arrazoi bat topatzeko. Ez beraiei erantzun bat ematiarren, baizik eta gure buruakin egin biharreko gogoeta bat dalako. Zergaitik Nola aldatzen diren Gauzak irratsaioa. Zergaitik 20 urtetan herriko irratigintzan parte hartu barik, berriz hasteko gogo hau. Zergaitik aukeratu jorratzen […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #17 Dj Mike Vs. Dj Tony
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #17 Dj Mike Vs. Dj Tony

Gaurkoan kepak ezin izan dau etorri eta Mikelek eta Andonik egin dou irratsaiua Jokinen konpainiarekin. Lasai hartu eta gustora entzungo giñuzen abestien aukeraketa eder bat egin dou. Lee “Scratch” Perry, Blondie, Jamaica 69, Los Prisioneros, MCD, Siniestro Total….. Betibe gure gatz pixkatekin!!

0 Comment on Nola Aldatzen Diren Gauzak #16 Portuak
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen Diren Gauzak #16 Portuak

Mikel bueltatu dala ta, aurreko asterako gaia berreskuratu dou. Berria izango balitz bezala; ze une bakoitzean buruak eta bihotzak agindutakua in eta esaten dou. Portuak beti izan die mugimentu asko dauken lekuak. Sarrerak eta irteerak. Produktuak eta jendea hara eta hona. Elkartrukea. Abentura eta historio gune. Agurrak, tristurak, arriskuak, siniskeriak, liskarrak, abestiak, mariñelak, etab, ekarri […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren Gauzak #15 Azken orduko ideia
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren Gauzak #15 Azken orduko ideia

Kaixo Irratizaleak: Gaurkoan Ezin izan gara Hirurok irratsaioan egon eta gainera prestauta zeukagun gaia datorren asterako gordetzeko eskatu digu MIKELEK!!!!! Andonik eta biok egin eta asmatu dugu irratsaioa azken momentuan, ordu erdi eskas irratsaiorako falta zaigunean. Gaur irratsaio musikala: Urtz, Governors, Capsula, De2En, Kodigo Norte….eta gehiago. Diska guzti hauek txapa irratira promozio bezala jasotakoak dira […]

0 Comment on Nola Aldatzen diren Gauzak #14 football
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren Gauzak #14 football

Goooooooooooooooool!!!!! Hori entzuten dugun bakoitzean, orgasmo bat ote? Guk bai……..Irratsaio orgasmikoa atera zaigu. Lagunarteko orgasmoa, zeren eta…..futbola ez zaigu hainbeste axola! Halere badaude istorioak, pasarteak, eta xelebrekeriak, futbolaren munduan. Beharbada hurrengo irratsaiorako St.Pauli (hamburgo-Alemania) taldearen jarraitzaileek duten garezur eta tibia bandera jarriko dugu, argi ikusi gaitzaten, eta Antifaxismoa, antisexismoa eta antirazismoa gure lege ere badirela […]

0 Comment on Nola Aldatzen Diren Gauzak #13 Urteko Lehenengo irratsaiua
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen Diren Gauzak #13 Urteko Lehenengo irratsaiua

Gaur, opor txiki batzun ondoren bueltan irratira gerturatu ga. Nahiko alper etorri ga, eta lehenengo kontaktu honek  nagixak kentzeko balio izan dozku. Gabonetako oporrak zein modu desberdinian pasatzen ginuzen eta pasatu ditxugun komentau dou, batek umiekin, bestia Panaman eta hirugarrenak ahal daben moduan. Gustora egon ga, denboratxo bat elkar ikusika barik egon ga eta!! Kontuz […]