Egilea: kolax

0 Comment on gurasoak 2014-10-21
Posted in Kolax

gurasoak 2014-10-21

Gaurko gurasoak saioan gai ezberdinak eta ahots ezberdinak batu ditxugu. Eric Burdon and the animals taldiak lagundu dozku bidia egiten. Itxaro Ttiklikekin egon ga Guraso eskola, hezitzaile eskola eta Emmi Piklerren inguruan, nerea Manzisidorrekin jolasaren garrantziaz Sabeletik munduran egingo daben hitzaldiaz, Maite garitanorekin elikadura kontuez. Fruta eta esnea. Eta Amaia Agirianorekin adimen handiko haurren inguruan. […]

0 Comment on kolax 2014-10-14
Posted in Kolax

kolax 2014-10-14

Aste honetako kolaxean Madrileera  audientziako zirkoa tamalez ezagutu behar izan duten bi bergararar izan ditugu. Iraitz Salegi topatu.infokoa eta Aitziber Plazaola (xibo). Erreka garbiketa, erein eta jan proiektua eta Txapa maratoia ere izan ditugu. Aste honetan Barbararen ahots goxoa izan dugu lagun gai eta elkarrizketa ezberdinak lotzeko.

0 Comment on gurasoak 2014-10-07
Posted in Kolax

gurasoak 2014-10-07

Gaurko saioan lasai ibili gara. Ohiko  kolaboratzaileekin hitz egiteko aukera izan dugu. Ttiklik, Sabeletik Mundura, Nutritxoko, Guraso.com eko lagunak izan ditugu. Elkarrizketa guztiak lotzeko Bettye Swann izan dugu lagun. 

0 Comment on kolax 20140930
Posted in Kolax

kolax 20140930

Ikasturteko lehen kolaxa osatu dugu. Gaurkoan hiru gai nagusi izan ditugu. Bergarako gazte asanbladako ikasturte hasiera, Soraluzen ekoizten den pasta, kontsumo ezberdin baterako aukera eta Eskoziako erreferenduma. Aihnoa Narbaiza izan dugu gazte asanbladako ordezkari moduan eta berarekin lasai hitz egin dugu gaztetxearen ikasturte hasieraz, Jende txiki askok, leku txikietan gauza txikiak eginez…MUNDUA ERALDATU DEZAKETE! David […]

0 Comment on Gurasoak 2014-09-23
Posted in Kolax

Gurasoak 2014-09-23

Ikasturteko lehen saioa egin dugu. Saio bete betea. Elkarrizketa ezberdinen bitartez gai ugari labdu ditugu. Nerea Mendizabal: hitzaldia eman zuen asteazkenean Bergaran eta seme alabei Mugak nola ezarri izan genuen hizpide Itziar Bartolome: Guraso.comeko artikulu bat izan genuen elkarrizketako oinarri. http://guraso.com/kolaborazioak/irudiaren-zama-psikologikoa/ Amelia Barquin: Kinka blogeko beste idatzi baten inguruan jardun genuen. Ze mezu bidaltzen diegu […]

0 Comment on gurasoak 20140603
Posted in Kolax

gurasoak 20140603

Gaurko saioa Nahia alkortarekin hasi dugu, ekainaren 18an bergaran bertan emango daben tailer baten inguruan hitz egin digu. Adimen emozionala! Itziar bartolome ere izan dugu telefonoz, bere Lidergoa haurrak eta gurasoak artikuluaz jardun dugu. Maite Garitanorekin diarreez hitz egin dugu eta Idoia Larrañagarekin gazte asanblada eta haur eta gurasoen asanbladak antolatu duten haurren egunaz ere […]

0 Comment on kolax 20140527
Posted in Kolax

kolax 20140527

Gaurko kolaxean bi gonbidatu izan ditugu zuzenean. Ainhoa Narbaiza etorri da Joxemi Zumalabek kaleratu duen “Dabilen harriari goroldiorik ez” militanztia eta horizontalsunaz hausnartzen duen liburua aurkeztera. Unai Azkaratek berriz bere proiektu berria aurkeztu digu Beibi Blues.

0 Comment on gurasoak 20140520
Posted in Kolax

gurasoak 20140520

Gaurko saioan Itxaro Ttiklikekin pintura emozionala eta hezitzaile eskolaren inguruan hitz egin dugu. Maite Garitanorekin haurren estreinimenduaren inguruan, Leire Gabilondok alergiekin familian izan duten harremanaz , Nerea Mendizabalek zikoinik gaben emango duen hitzaldiari buruz eta Ariane Kareagak Bergarako azokako aisialdi gunearen inguruan hitz egin digute. Eskerrik asko! Gai guztiak Sam Cooken diskoarekin lotu ditugu,