Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.
Aurtengo ikasturtea berezia izango da, Txapa irratiak 30 urte beteko ditu aurten eta ospatzeko ekimen asko antolatu ditugu. Laster aurkeztuko dugu ikasturtea, baino lehenago irratia edonori irekita dagoela gogorarazteko unea da. Animatu, lotu inguruko lagunen bat eta egin irratsaioa, ez zara damutuko.
Irailaren 21ean, igandea, arratsaldeko 18:30ean bilduko gara Kartzela Zaharrean. Informatzeko bada ere gerturatu, eta ezagutu irratia barrutik.
Txapazale eta txapakide, 97.2 Frekuentzia Mokoloan gaude!