Jazza musiken musika da. Jazzaren baitan dago gaur egun ezagutzen dugun musika popular denaren oinarria. EEBBetan XIX. mendearen bukaeran sortu zenetik, hamaika transformazio eta egunerapen eduki izan ditu. Gaur egun ere eboluzionatzen dijoa oraindik. Abangaordiako musika nagusia izan da beti eta musikari onenak beti egon izan dira estilo honekin erlazionatuta. Hirukoteak edo “big band”ak izan, jazzaren mozorrotze ahalmena amigabea da; eta bertan jotzen diren instrumentoen arabera pertsonalitate bat edo beste bat har dezake. Kitarra, pianoa, tronpeta, klarinetea, etab. Album bat, konfesio bat programaren 50. alea ospatzeko, berez, musiken musika daukagu gurekin. Oraingo hontan entzungai dugun diskoa 1957. urtean irten zen eta Ray Byrant Trio du izena, hirukoteari izena ematen dion pianista izanik musikari garrantzitsuena. Delikatua, hipnotikoa. Gorputza pianoaren melodiak eramaten utzi ezkero, beste edozein musikak eramaten ez zaituen bideetatik eramango zaitu.
Pianoa lagun, hemen gizon musikari bat
Podcast: Play in new window | Download