“The Days of Wine and Roses”, hau da, ardo eta arrosa egunak, edo, ondo euskaratuta, egun oparoak ematen ditu diska hau entzuteak. 1982an argitaraturiko album hau 80. hamarkadako lehen erdiko rock “underground”-a salbatu zuen taldearena da: The Dream Syndicate. Kitarra zorrotzak, aizkora baten pisuarekin erortzen den sekzio ritmikoa, rocka biluzik dago abesti hauetan. Abesti hauek letra ba dute, baina atal instrumentalek bizitza propioa hartzen dute abeslaria mikrofonotik urruntzen denean. Eta amaitzeko, albumaren azkeneko eresiak aurreko korteen ezaugarri denak batzen ditu 7 minutu eta pikuren barnean, ez bat, bi klimax-une ta guzti.
Daltoniko izanda ere, diska honekin majo disfrutatu daiteke.
Podcast: Play in new window | Download