Hemen gatoz, oraingo hontan disko honen bigarren erdiarekin. Erdi hau dexente akustikoagoa da. Zelabait, delikatuagoa da lehenengo zatia baino. Baino ez du rock’n’rollaren esentziaren apur bat ere galtzen, taldeak ondo erabiltzen baitditu esandako estiloak emandako erremintakĀ indarreko musika egite aldera: melodia simple eta efektiboak, erritmo zuzenak, maisuki uztartutako kitarrak… Bi disko hauetxek batera entzunda, horretarako astia hartzea pena merezi du, osagarriak diren bi zatiren aurrean gaudela aurkitu dezakegu. Bata lurrari atxikita, bestea onirikoa. Yin eta yang.
Zer? Bai jauna! The Soundtrack of Our Lives-ekoek ere Txapa Irratia entzuten dugu!!
Podcast: Play in new window | Download