The Smiths Ingalaterrako 80. hamarkadako talde indie garrantzitsuena dugu. Bakarrik bost disko argitaratu bazituzten ere, 1984. eta 1988. urte bitartean, urte bakoitzean bana, eta gainera azkena zuzeneko bat zen, hasieratik amaierara eragin handia eduki zuten bai heuren denboran eta bai ere ondoren etortzeko ziren taldeekiko. 80. hamarkadaren hasieran hain modan zeuden techno-pop taldeen monopolioaz amaitu zuten eta betiko kitarra eta bateria ekarri zuten bueltan. Ba zen ordua batenbatek orden pixkat jartzeko!
Podcast: Play in new window | Download