Zer esan OƱatiko bardoari buruz lehenago esan ez dena. XX. mendeko azken laurdeneko, eta haratagoko, euskal musikaren erreferentzia ukaezina dugu Ruper Ordorika. Oraingoan gure artean daukagun albuma, “Hautsi da Anphora”, 1980an argitaratu zen. Abesti guztietan Ruperek berak ipini zuen musika eta Bernardo Atxagak hitzak. Hemen daukazue, bada, euskal Johnny Cashen, euskal Neil Youngen, euskal Bob Dylanen lehenengo diska. Behar den moduko babagorriak eta gatzatua jateko moduan, negua noiz iritsi zain egoten naiz abesti honek entzuteko.
Podcast: Play in new window | Download