Rock klasikoa deitu diezaioken diskorik ba dago, hau onenetarikoa da. 1979ko azaroan argitaratu zen Tom Petty & The Heartbreakers-en “Damn the Torpedoes”. Produkzio garden-gardena Tom Pettyren sigilutako bat da, eta diskoaren sasoian eduki zuen abesti-idazkeraren loraketarekin bateratuta, artistaren momenturik finena dela esan daiteke. Letrak eta abesteko erak malenkonia puntu garrantzitsu bat eransten dio albumari, popak duen gauzarik garrantzitsuena bermatuz: istorioek diotenarekin bat zatoz. Abesti honek zeureak izango balira moduan onartzen dituzu. Eta, zertarako da musika, norberak disfrutatzeko balio ez ba du?
Podcast: Play in new window | Download