Erreka Garbitzeko Auzolana 2024

Deba ibaia auzolanean garbitzeko eguna izan da gaur Deba garaian. Garai baten jolasleku izan zen gunea, industrializazioak eta gizartearen utzikeriak urtetan kutsatu ditu ondoren. Erreka poliki-poliki berreskuratzeko asmoz 12. urtez elkartu gara aurten Bergararrak eta inguruko herrietan ere hasi da ekimen hau pisua hartzen. Parte hartzaileen testigantzak jasotzeko asmoz kalera atera dugu aurten Txapa irratia, eta goizean zehar egindako lanaren berri ematera gure estudio inprobisatura etorri direnen ahotsak eskaintzen dizkizuegu irratsaio honetan.

Author: Zkluba

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude