Nola aldatzen diren gauzak #11 Orain dela 20 urte,1993

Astero moduan irratian elkartu gara lagunartean jarduteko. Aurten, 20 urteren ondoren, Kepa, Mikel eta Andoni irratian elkartu gara, eta 2003 urtea bukatzear dagoela, 1993. urteari errepasu txiki bat eman diogu.

Urte hartako gertakizun batzuk, orduan kaleratutako abesti ugari (zer nolako sorpresak!!), eta nola ez burura datorkigun edozein txorokeri zabaldu dugu uhinetan.

Baina lehenengo eta behin, aurreko asteko Tearen posoek esan zigutena azaldu dugu. Zuen etxeetan ariketa egin eta gure posta elektronikora idazteko gonbidapena egiten dizuegu. nolaaldatzendirengauzak@txapairratia.org helbidera idatzi, ikusi duzuen irudia azaldu, eta Mikelek esanahiarekin bueltan idatziko dizue!!

Beti esan izan dugu gauzak aldatu egiten ei diela, eta badirudi lagun berri bat dugula irratian. Jokinek esperientzi zabala dauka irratian (90 segundu irratsaio arrakastatsua egiteaz gain beste hainbat irratsaiotan kolaboratu duena) baina badirudi gurean mikrofonoa hartzea kostatzen zaiola, hala ere bere ekarpenak ere entzungo dituzue “off” ahots giza!

Zuek guztiok ere, gonbidatuta zaudete astero gurekin bat egitera!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude