Munduko emakume ezberdinak eta beraien aldarrikapenak batzen dituen ekimena da. “Gure gorputza, gure lurraldea” lelopean, ugariak dira barne hartzen dituen aldarriak; hala nola, elikadura burujabetza, sistemarteko indarkeriak (matxismoa, arrazakeria, pobrezia, gorputz ez normatiboen zapalkuntza, etab.), feminismoaren beharra, bizitzaren iraunkortasuna (pertsonak, bizitza erdigunean kokatzea), etab.
Aurtengo Mundu Martxa Kurdistanen hasi zen martxoaren 8an. Karabana morea batek herrialde desberdinak igaroko ditu, horietako bakoitzean haziak (aldarrikapenen sinbolo gisa) batuz.
Euskal Herritik ere pasatuko da; irailaren 28an iritsiko da eta urriaren 2an Bergaran egingo du geldialdia 13:00etik arratsaldeko 16.30era arte.
‘Sasi guztien azpitik’ irratsaio honetan, Bergarako zein bailarako asanbladan parte hartu duten hainbat kiderekin jardun dugu berriketan, esperientzia eta bizipen ezberdinetan sakonduz.
Podcast: Play in new window | Download